Silvia Álava

Hezkuntza eta osasun psikologoa

"Etxeko lanak beti umeen erantzukizuna dira, ez gurasoena"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Psikologiak gauza askotan lagun diezaieke nerabeak dituzten gurasoei. Lehenik, nerabezaroan zer gertatzen den ondo ulertzeko, oso ondo azaldu baitigute zer aldaketa fisiologiko hormonal gertatzen diren, baina ez zer aldaketa psikologiko gertatzen diren. Eta, nerabezaroan, kispeptina askatzen hasten denean, bigarren mailako karaktere sexual guztiak azaleratzen hasten den hormona guztiak aldaketa mental eta psikologiko batzuk ere eragiten ditu. Asko areagotzen da zentzu kritikoa. Lehen, ez zuten zalantzan jartzen esaten zenuena, baina, orain, bai.

Beti esaten dugu umeek modelaketaren bidez ikasten dutela eta haien ikaste iturri nagusia gurasoak direla. Nerabezarora iristean, funtsezko eredua lagunak dira; berdinak dira. Batzuetan, abeslariak dira, edo youtubelariak, edo hor nonbait aurkitzen dituztenak. Baina beti dute gurasoen beharra, eta gurasoak hor egotea behar dute oraindik.

Umeak txikiak direnean, beste ume batzuen ondoan aritzen dira jolasean; ez dute haiekin jolasten. Gero, lagunak aldi baterako dira; ondoan jarri dizuten umea da, ikasmahai berean dagoena, gelakidea. Zortzi urtetik aurrera, beste aukeraketa bat egiten da, ezaugarrien araberakoa, baina hamabi urterekin sendotzen da benetan lagun taldea.

"Garrantzitsua da haurrari berdinen arteko gatazkak konpontzeko tresnak ematea"

Ezinezkoa da nerabezaroa hastean ondo komunikatzea eta konfiantza giro ona egotea. Txikitan egin ez badugu, askoz ere gehiago kostako zaigu. Lehenik, konfiantza giroa sortu behar dugu, gai guztiei buruz hitz egin daitekeela ikus dezaten. Eta, gainera, denbora eta tokia behar da. Eta funtsezko gauza bat: entzutea. Eta entzutea dirudiena baino askoz ere zailagoa da, aktiboki entzuten ari garela esaten dugunean geure buruaz ahaztu behar dugula eta arreta bestearengan soilik jarri behar dugula esan nahi baita.

Zigortzeak esan nahi du, uneren batean zerbait gaizki egiten baduzu, daukazun zerbait kenduko dizudala. Zigorrarekin, baliteke ikastea, egindakoa konpontzea. Hortaz, hobe da jarrera positiboa indartzea; hau da, umeak zer egin behar duen. Etxeko lanak eginda badituzu, joan ahal izango zara, tableta hartu, eta apur bat jolastu. Edo, logela osoa jasota baldin badago, etxean lagundu baduzu, beharbada egin ahal izango duzu beste gauza txiki hori.

Egia da umeei autonomia handia eman behar zaiela, gero eta autonomoagoak izaten utzi behar zaiela, eguneroko gatazkak bakarrik konpontzeko gai izan behar dutela, gauzak kudeatzeko gai izan behar dutela. Baina funtsezkoena laguntzea da. Hau da, hasierako etapetan, ez naiz zu kontrolatzen ari (bai baitakigu gehiegi babestea gaur egungo heziketako akatsik handienetako bat dela), baizik eta zuri laguntzen, eta dena ondo doala ziurtatzen.

Biografia
Hezkuntza eta osasun psikologoa eta psikologo klinikoa Zenbait libururen egilea; besteak beste, hauena: "Queremos que crezcan felices", "Cuentos para comer sin cuentos" eta "La psicología que nos ayuda a vivir”. Hezkuntzarako dituen oinarrizko printzipioen artean, garrantzi handia ematen die haurrak autonomoak izateari eta haurrei huts egiten uzteari, ikas dezaten.