Gregorio Luri

Maisua

"Arretaren hezitzaile bikainak dira musika, matematika edo irakurketa"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Existitzen da guraso gazteen neurosi moduko bat. Ez dute nahikoa ongi egitearekin, pluskuanperfektu egin nahi dute. Eta erantzun zehatz hori bilatzen dute nonbait, izan ere, arazo bakoitzerako erantzun jakin, zehatz eta doia dagoela esaten digun kultura teknologikoan bizi garenez, translazio hori egiten dugu teknologikotik gizakira. Eta gainera, hezkuntzarekin erlazionatutako hedabide pila daude zeinak hurrengo motako mezuekin etengabe bonbardatzen gaituztenak: "Egin beharreko 5 gauzak hurrengorako..." edo "Saihestu beharreko 3 gauza hurrengorako..." Hau da, egungo kultura tekonologikoan, giza-arazoentzako erantzun teknikoak daudela dioen fedearen baitan gaude eta gauzak ez dira horrela. Gauzak ez doaz bide horretatik, eta zenbat eta gehiago bilatu erantzun horiek, geroz eta handiagoa da duzun sentsazioa zuk zure etxean aurkitzen ez dituzun erantzunez beteta dagoela mundua dioena. Egin beharrekoa, funtsean, hurrengoa esatea da: "Lasai, guk ez dugu sortu familia". Biblia Adam eta Evaren istorioarekin hasten da, bi seme dituzte eta konpainia txarrak zein Internet izan gabe ere, begira nolakoa ateratzen den bakoitza. Funtsean esan nahi dudana zera da, hezkuntzan ez dagoela ordezkapenik zentzuarentzat. Eta zentzua da eraiki behar duzuna zeren zure familiarentzako beharrezko zentzua ez da ondoko familiarentzako beharrezko zentzua; eta hori, zure berezko esperientziatik eraiki beharrekoa da, ez baitago ordezkorik zure berezko esperientzia eraikitzeko.

Premiazkoa da zentzuaren defentsa egitea. Gurasoei eskatu behar zaie haiengan konfiantza izan dezaten, akatsak egingo dituztela, gure gurasoek egin zituzten moduan eta gure seme-alabek egingo dituzten moduan; baina giza-bizitza hori da, eta gainera, beti dago seme-alaba batean ziurgabetasun elementu bat, hor dagoena eta preseski erantzun teknikoak daudela pentsatzean konfiantza horrek gorde egiten digu ziurgabetasunezko elementu gorabeheratsu hori. Hau da, guraso guztiek bat-batean ditugunean amets horiek gure seme-alaben sehaskan, nolabait amesten ari gara horien etorkizunak lagundu egingo digula gure frustrazio biografiko guztiak gainditzen, izan ere, halabeharrez behartuta daude ez betetzera. Eta bereziki gure seme-alabak autonomo izan daitezen animatzen ditugun une horietan; gero autonomoak bihurtzen dira eta orduan harritu egiten gara. Nik esango nuke, lehenik, garrantzitsua dela gurasoek onartzea zenbait porrot izango dituztela, eta ez dela posible giza-gauzak kontrolatzea, baina hori onartzeko, egin behar dena ez da jarri behar erantzukizuna aditu baten eskuetan, zeinak ez duen esan nahi arazo garrantzitsuak izatean ez duzun laguntza bilatu behar; baina ohiko arazoen gehiengoak, giza-bizitzaren berezkoak dira arazo horiek.

"Gure seme-alabak autonomo izan daitezen animatzen ditugu eta gero autonomoak bihurtzen direnean harritu egiten gara"

Batzuetan esaten da egungo guraso edo familiek dimititu egin dutela. Erabat faltsua da. Inoiz ez ziren hainbeste kezkatu gurasoak seme-alabengatik orain bezala. Gertatzen dena, eta aztertu egin behar den fenomeno oso interesgarria dena zera da, begiratzen badugu familiek eskolaurre mailan edo Lehen Hezkuntzako lehen urteetako parte-hartze maila, izugarria da; Bigarren Hezkuntzako eskola-kontseiluetarako hauteskundeetan gurasoen parte-hartze maila % 4 edo % 5 den bitartean. Horrek esan nahi du ilusio handiarekin hasi dutela eskola eta pixkanaka ilusio horiek alde batera utzi dituztela eta seme-alaben ardura irakasleen esku jarri dutela. Noski, egia da erantzukizunen eskuordetze bat badagoela, baina erantzukizunen eskuordetze hori etorkizunarekiko ziurgabetasunaren hazkundeak lagunduta doa. Ni ikasten ari nintzenean, laugarren maila eta errebalidan nengoen, banekielako laugarren maila eta errebalida egin ostean lana izango nuela. Eta izatez, nire gurasoen belaunaldian oso ondo zekiten aurrera egiteak zure gurasoek baino lan gutxiago egitea eta gehiago irabaztea esan nahi zuela. Egun, gure seme-alaba edo bilobak begiratzen ditugunean, esan dezakegu zintzotasunez guk baino gutxiago lan egin eta gehiago irabaziko dutela? Etorkizunari dagokionez ziurgabetasuna handiagotu egin da eta hainbat lotura behar ditugu egonkortasunak emango digutenak eta uste dut zilegi dela agintzea eskolari egonkortasun horren zati bat, beste gauzen artean, izan ere, horrela plantea genezake maisu eta gurasoen desberdintasuna, asko laburtuz: "Maisuak profesionalak dira, gurasoak afizionatuak".

Talentuak natura edo kulturak eragindakoak ote direnaren inguruko eztabaida, hau da, sehaskan edo garapenean aurkitzen dituzun, oso zaila da ebazten. Ezin da haur baten talentua jaiotzean hauteman, gure artean denbora bat bizitzen daramanean baizik. Eta, hortaz, genetikoa dela esatea... Teorikoki oso interesgarria da eztabaida baina ez garamatza inora. Pentsa dezakeguna zera da, edozein talentu garatzeko aukerak egon daitezen, lehenik arretarako gaitasuna izan behar dela, hau da, egiten ari zaren horretan arreta jartzeko gaitasuna; eta ekitea bere garapenean, izan ere, zapuztutako talentu pila bat daude arreratarako gaitasun ezagatik eta ekitearen gabeziagatik. Esan genezake, gure egoera normalean, gure berezko egoera, sabanan dagoen ugaztun batena dela zeinak horizonteko puntu guztietako kontzientzia izan behar duen harrapakaririk badago ere. eta hemendik hara goaz etengabeko arretarekin. Gure talentu bat garatzeko begirada kontzentratu behar dugu, horizontetik atzeratu eta puntu batean fokatu eta bertan mantendu, eta erabili, praktikan jarri eta garatu egin behar da gaitasun hori.

Teknologia berriek duten garapen erritmoa haien ondorioak aztertzeko gure gaitasuna baino askoz ere bizkorragoa da, eta ziurgabetasunezko beste elementu bat da eta bertan bizi gara. Orekatu egin behar dira ziurgabetasunak oinarrizko ezagutzarekin, izan ere, ezein gizaki ez da gai zentzuz bizi edo mugitzeko soilik ziurgabetasunez jositako ingurumenean. Helduleku sendoak behar dituzu ziurgabetasun elementuen garrantzia neurtu ahal izateko ere. Orduan, teknologiarekin gertatzen ari zaigunaren zati handi batekin, nahaspila moduko bat da zeinean hainbat gauza nahastuta dauden. Legitimoak diren interes komertzialak daude, baina ez dute nahitaez bat egiten interes pedagogikoekin. Teknologia berriekin erlazionatutako enpresak GKEk dirudite, enpresak izango ez balira bezala hartzen ditugu eta batzuetan erraz sartzen dira mitologia horretan non teknologia berriak askapen teologia berri baten antzerakoak direla esaten den, zeinak arazo guztiak argituko dituzten.

Biografia
Hezkuntza zientzietan lizentziatua eta Filosofian doktoratua Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik, Gregorio Luri maisua da idazle izateaz gain, eta filosofia eta hezkuntzari buruzko hogei lan baino gehiago ditu argitaratuta. Lurik defendatu egiten du zentzua, akatsa ikasketaren parte gisa eta ukatu egiten ditu magikoak diren formula pedagogikoak. Ñabardurekin bada ere, jatorrira itzultzea.