Elsa Punset

Idazlea eta dibulgatzailea

"Izan zuen seme-alaben entrenatzaile emozionalak eta utzi adierazten barruan daramatzaten emozio guztiak"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Itzuli egin behar genuke hezkuntza hitzaren esanahira. Funtsean "gidatzea edo bideratzea" da, eta gizakiok mendeak daramatzagu datozen belaunaldiak gidatu eta bideratzen, gure ezagutza transmititu behar baitugu. Oso modu informalean egin liteke, etxean, familian, bizitzak berak gidatzen du, hezten du, edo bestela egin daiteke, eta denbora luzez hala egin da, eliteentzat, leku jakinentzat. Eta aldaketa handiena, nolabait, aurreko mendean, izan da bat-batean hezkuntza profesionalizatu nahi dugula eta gure eskolak sortu ditugula, eta gure seme-alabak urteak eta urteak eskola horietan pasatzen hasten dira, eta zer erakusten diegu? Funtsean, dagoeneko ia existitzen ez den mundurako gaitasunak, gizarte industrialerakoak. Iraultza teknologikoarekin, gizarte horrekin oso erlazio gutxi duen gizarte batean sartu gara. Segur aski, gure sistemaren gaitzetako bat da, aurresangarriak izateko hezitzen, prestatzen eta gidatzen jarraitzea haurrak. Egia dena zera da, hezkuntza dela gizarte-berdintzaile handia, mundu guztiari aukera berdinak eskaintzen saiatzeko dugun ia tresna bakarra. Zer behar dugu aurresangarriak, puntualak eta esanekoak diren haur horien ordez? Izan ere, inoiz ez ditugu bizi izan horren azkarrak diren aldaketak. Eta erronka asko ari dira sortzen aldaketa horiek. Gure sorkuntza-gaitasuna izugarri ari da igotzen, eta hortaz sortzaileak diren haurrak behar ditugu. Horren desberdinak diren gizarteetan bizi diren haurrak, bidaiatzeko hainbeste aukera dituztenak, ezagutzeko, elkarrekin lan egiteko, lankidetzako gaitasunak behar dituzte, aberastasun gisa ikusi behar dute dibertsitatea. Nortasun desberdinez beteta gaude: generoa, leku batean jaiotzen gara, beste batean bizi gara, hirugarren bat maite dugu, ama edo aita gara, seme-alaba, neba-arreba, asko gustatzen zaigu natura, dena delakoa. Hori guztia aberats egiten gaituzten nortasunen multzoa da eta belaunaldi berri horiek gozatzen ikasi behar dute. Belaunaldi horiek beste gaitasun oso garrantzitsu bat dute ikasteke eta hori da pentsamendu kritikoa. Hain zuzen ere, lehen esaten nizuen moduan, inoiz ez dugu izan sarrerarik horrenbeste informaziora. Bada, jakin egin behar dugu informazio hori baloratzen, egiaztatzen, balioztatzen, alderatzen, ulertzen eta gure bizitzara aplikatzen. Eta oso garrantzitsua da ere bai, inoiz ez dugu izan horrenbesteko gaitasuna ongia edo gaizkia asko egiteko. Eta horregatik, irakatsi egin behar diegu gure seme-alabei erantzuleak diren erabakiak hartzen, uler daitezen. Inoiz baino garrantzitsuagoa da haien artean uler daitezen eta uler dezaten nola erlazionatu behar duten haien artean eta borrokan jarrai dezaten gizakiok mendeak daramatzaguna egiten, hau da, enpatia taldeak zabaltzen, besteei laguntzen, egunero pixka bat mundu hau hobetzen, pixkanaka. Hortaz, niretzat, hori da hezkuntza.

"Haurren % 98 bost edo sei urteetara arte, jenioak dira pentsamolde dibergentean, eta urteen poderioz galdu egiten du sormen hori"

Teknologiaren ekarpenak hezkuntzan lagundu egingo du hezkuntza eraginkorragoa egiten eta pertsonalizatuagoa izaten kostu askoz baxuago batean. Datozen hamar urteetan, ikasgelak eraldatu egingo dira. Lehenik lagundu egin diezaguke haurra hobeto ulertzen. Lagundu egiten digu jakiten zeintzuk diren ezagutza leihoak, haurrak prestatuen dauden denborak, eguneko orduan, nola ikasi behar duten, nola finka dezaketen ikaskuntza. Hori guztia garbitasun fisikoa bezalakoa izaten hasiko da. Oraindik bide asko geratzen zaigu egiteke eta teknologiak lagundu egingo digu mapa hori ulertzen, hobeto nola ibili behar dugun.

Garun bat dugu eta bertan arrazoia eta emozioa ez daude aurrez aurre ipinita, baizik eta batera lan egiten dute. Ezagutu dugu gure emozioak entrena daitezkeela, giharren antzera. Eta hitz egiten ari gara eskoletan ezin ditugula soilik hizkuntza eta matematika ikasi, zeinak orain arte izan diren garrantzia izan duten gaitasunak. Baizik eta haurrei irakatsi egin diezaiekegu autokontrola, baikortasuna, alaitasuna, lasaitasuna... eta emozio horiek oihartzun izugarria duten haien adimenean, izan ere, estresatutako haur batek, triste dagoen haur baten askoz ere okerrago ikasten du emozionalki bakean dagoen haur batek baino. Emozioek aztarna uzten dute gure bizitza-luzeran, gure oroimenean, gure ikasteko gaitasunean, guztian.

Garrantzitsua da haurrei irakastea bizitzak ematen digun on eta txarrarekin bizitzea, momentu zailekin, eta ikastea une horietako bakoitzetik, izatea eta gozatzea mirari horretaz. Mirari bat da hemen bizirik egotea, benetan aparta. Guztiok gara txapeldunak honaino iristeagatik, izugarria da.

Biografia
Idazlea eta dibulgatzailea, Ikaskuntza sozial eta emozionaleko laborategiko (LASE) edukien zuzendaria, lizentziatua Filosofia eta Letretan, Masterra Humanitateetan Oxfordeko Unibertsitatean, Kazetaritza Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Bigarren Hezkuntza Camilo José Cela Unibertsitatean. "Una mochila para el Universo", "El libro de las pequeñas revoluciones" edo "Felices" liburu arrakastatsuen egilea. Elsa Punset aditu ospetsua da adimen emozionalean.