Mailegu pertsonala

Mailegu pertsonala produktu finantzario bat da eta, haren bidez, bankuak diru kopuru jakin bat jartzen du eskatu duenaren eskura (mailegu-hartzailea), epeei, kuotei, interesei eta abarri dagozkien hitzartutako baldintza batzuekin. Bestalde, mailegu-hartzaileak kapital hori itzultzeko betebeharra hartzen du, dagozkion interesekin batera, aldizkako ordainketak eginda (kuotak).

Mailegu pertsonalak edo kontsumokoak premiak finantzatzeko erabiltzen dira, besteak beste, autoa erostea, berritze lanak egitea, ikasketak finantzatzea, bidaiak egitea, etab.

Hileko kuotaren zenbatekoa hiru elementuren menpe egongo da: eskatutako dirua, itzultzeko epea eta interes tasa.

Zer da mailegu pertsonala?

Honek ere interesatu zaitzake

  • Egi bihurtu zure proiektuak. Eskatu 75.000 €-ra arteko zenbatekoa 3 minutu baino gutxiagoan.
  • Autoz aldatu nahi baduzu, erraza da BBVArekin. Eskatu 75.000 €-raino 3 minutu baino gutxiagoan eta 8 urterainoko epearekin.