Esklusioko eskaintza publikoa

Sozietateak borondatez kotizaziotik kanpo geratzea adosten duenean eta, kanpo utzi ahal izateko, CNMVk akzioak erosteko eskaintza publikoa egitera behartzen duenean egiten da eragiketa mota hori. Mota horretako EEPak ezin dira egon enpresaren akziodunei zuzenduta soilik, baizik eta baita obligazio bihurgarriak edo harpidetzeko edo erosteko eskubidea duten beste balore batzuk dituztenei ere.