Garapen bidean dauden merkatuak

Garapen bidean dauden herrialdeetako merkatuak gorabidean daudela esaten da. Gaur egun, gorabidean bidean daude Asiako hego-ekialdeko, Latinoamerikako eta lehengo bloke komunistako Europako herrialdeetako merkatuak. Hazteko ahalmen handia dute, eta portaera ekonomiko ezegonkorra. Arrisku maila handia izan arren, burtsako adituen arabera alternatiba onak dira, inbertsioen zorroa nahikoa dibertsifikatuta badago.