MAB

Ordezko burtsa merkatua (OBM) kapitalizazio murriztua duten baina handitu nahi duten enpresei eskainitako merkatu bat da; neurrira egindako araudia eskaintzen die, berariaz haientzat diseinatutakoa, eta haien ezaugarrietara egokitutako kostuak eta prozesuak ditu. OBMan, burtsen arteko negoziazio sistema da nagusi; BMEk sustatzen du, eta CNMVk gainbegiratzen.

Finantzaketa, ikusgaitasuna, likidezia eta balorazioa eskaintzen ditu, eta mota horretako enpresen berezitasunetara egokitutako informazio eta kontratazio erregimena. BMEk bere esperientzia eta teknologia eskaintzen ditu merkatu hori diseinatzeko eta kontratazioko, likideziako eta informazioa zabaltzeko prozedura operatiboetan.