Hegakortasun indizea edo hegakortasun-ratioa

Balore-merkatuetako prezioen aldaketei dagokienez, eta antolatutako edozein merkatutan, hegakortasun indizea prezioaren aldaketaren neurri bat da denbora-lapsus jakin bati dagokiona:

(Prezio handiagoa - prezio baxuagoa) / Prezio baxuagoa

Koefiziente edo aldaketa indize hori, noski, negatiboa izango da prezioek beherantz egin badute eta positiboa prezioak handiagotu badira. Ehunekotan indizea hartzeko nahikoa da aurreko emaitzaren zatikia bider 100 egitea.