Ibex 35

Espainiako balore-burtsako indize nagusia da eta deribatutako produktu anitzen azpiko gisa erabiltzen da. Merkatu jarraituko 35 balore esanguratsuenez dago osatuta; hau da, konpainia likidoenak eta bolumen handiena eta kontratazio-maiztasun handiena dutenak. Ibex 35-eko familiak sektore-indize sorta bat du: Ibex Nuevo Mercado, Utilities, Financiero, Industria eta Varios y Complementario. Ibex 35 osatzen duten kotizatutako enpresen talde sei hilez behin berrikusten da, burtsako titulu likidoenez osatuta egon dadin beti indizea.