Euronext

2000ko irailaren 22an Paris, Amsterdam eta Bruselako burtsen bategitetik sortutako merkatu paneuroparra da, eta euroguneko lehen burtsa-merkatua bilakatu da. Euronext Taldea zabaldu egin zen 2002ko hasieran LIFFE hartuta, Londreseko aukeren eta gerokoen merkatua, eta BVLP Lisboa eta Portoko Baloreen Burtsarekin bat egitean. Europako lehen burtsako da kontratazio arloan eta bigarrena kapitalizazio bolumena kontuan hartuz gero, Londreskoa baino ez du aurretik. Amsterdamen du egoitza eta filialak ditu Parisen eta Bruselan. Merkatu horrek Euronext 100 burtsa indizea du, beste batzuen artean.