Euroclear

Eurobonuen merkatuaren transakzioetarako konpentsazio-sistemetako bat da. Euroclear-ek kontratuak ditu beste banku gordailuzain batzuekin mundu osoan gako diren finantza-merkatuetan. Gordailuzain horiek Euroclear-i zaintza-zerbitzua eskaintzen diote eta, orokorrean, baloreen ordainketa-agente izateko balio dute.