OTC deribatua

OTC (over the counter) bi alderdik merkatu finantzario antolatuetatik kanpo kontratatzen duten deribatua da. Alderdiek hitzartzen dituzte deribatuaren baldintzak.

Bi alderdien artean zuzenean hitzartutako kontratu bat denez, horietako batek bere konpromisoak ez betetzeko arriskua ere badago, hau da, kreditu-arriskua dago.