Baloreen gordailua

Tituluen ematea erakunde finantzario bati, bere administrazio eta zaintzarako. Erakunde gordailuzaina arduratuko da, hortaz, tituluei atxikitako eskubide ekonomikoen erabilpenaz: interes edo dibidenduen kobrantza, kapital-zabalkuntzak, eskubideen salmenta, etab. Horretaz gain, jabetza-ziurtagiriak jaulkitzen ditu eskubide politikoak erabiltzeko.