Europako Banku Zentral

Europako Banku Zentrala da (BCE) euroa moneta ofizial gisa ezarrita duten EBeko 19 herrialdeen banku zentrala. Europako Banku Zentralaren eginkizun nagusia da euroguneko prezioen egonkortasunari eustea, euroaren erosahalmena mantentzeko. Euroguneko politika ekonomikoa eta monetarioa zehazteaz eta gauzatzeaz arduratzen da Europako Banku Zentrala.

Hauek dira euroa moneta ofizial gisa ezarrita duten 19 herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak eta Portugal.