Amortizazioa

Inbertituako kopuruaren itzultzea balore baten edukitzaileei. Nahiz eta kasu jakin batzuetan akzioak ere amortiza daitezkeen, termino hori ohikoagoa da errenta finkoari erreferentzia eginez: jaulkitzaileak ezeztatu egiten du bere zorra inbertitzaileekin, kapitalaren itzultzearen bidez, epemugan edo aldez aurretik. Aldez aurretiko amortizazioa erabatekoa edo partziala izan daiteke, eta hori burutzeko aukera inbertitzaileari edo jaulkitzaileari egokitu lekioke.