Hartzekodun

Hartzekoduna da harekin hartu den betebeharren bat bete dadin eskatzeko eskubidea duen pertsona fisiko edo juridikoa.

Maileguetan, hartzekoduna (mailegu-emailea) da interesak ordaintzearen truke hirugarren bati (mailegu-hartzailea) diru kopuru bat ematen dion pertsona edo erakundea, eta mailegu-hartzaileak epe jakin batean itzuli behar ditu jaso duen kapitala eta hitzartutako interesak.