Akzio berria

Kapital-zabalkuntza edo bonuen akzioetarako transformazio baten ondorioz lortutako akzioa da. Hasieran ez ditu akzio zaharrek dituzten eskubide ekonomiko guztiak, dibidenduaren kobrantza kasu, hau da, sozietateak lortzen dituen eta akziodunei bideratutako irabazien zatitik, baina eskubide politikoak ditu.