Atzeratutako ordainketa

  • 43 €-ko urteko komisioa du, kreditu-txartela jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik. Lehen kuotan ordainduko da osorik eta kapitalari gehituko. 

    • ITN: % 17,52 urtean.
    • Kreditu-txartela jaulkitzea eta mantentzea doan da lehenengo urtean, 1.500 €-ko mugarekin.

    Epekako ordainketa, hilero zenbateko finko bat ordainduta: Hilero zenbateko finko bat ordaintzen da, kapitala, interesak eta komisioak barne dituena. Gutxieneko hileko zenbatekoa 12 € da, eta aukeratu ahal izango da handiagoa den edozein kopuru. 

    Kuota finkoko ordainketa aukeratzen bada, ordainagiria likidazio-hilabetearen hurrengo hilabeteko 5ean ordaintzen bada, txartelaren kreditu-muga 1.500 € bada eta zenbateko hori duen erosketa bakarra egiten bada, txartela kontratatzen den egun berean (adibidez, maiatzaren 1ean), urteko interes-tasa nominala % 17,52 izanik eta 145 euroko hileko kuotarekin (kapitala, interesak eta komisioak barne hartuko dituena), hau ordainduko duzu:

    • 145 euroko 11 kuota. Lehen kuotak urteko komisioaren guztizko zenbatekoa du, kreditu-txartelaren jaulkipen eta mantentzeagatikoa. 43 €-koa da komisioa; ondorioz, emandako guztizko zenbatekoa baino gutxiago amortizatuko duzu. Komisio hau hilabetearen 20an likidatzen da. 
    • 97,5 euroko azken kuota bat.
    • Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 1.692,50 € da eta UTBa, berriz, % 25,41. 

    Hileko kuota hilabete bakoitzaren 20an likidatuko da. Hala ere, ordainagiria 5ean ordaintzea aukeratzen baduzu, interesak ordainduko dituzu kuota horrengatik likidazio-datatik ordainketa-dataraino. 

    Hileko gutxieneko zenbatekoa ezin du izan "Kreditu-txarteleko kontua"-ren laburpenaren saldoaren % 3 baino gutxiago likidazioa baino lehen, gehi sortutako interesak eta dagozkion komisioak, dagokion hileko likidazio-aldian.

Ordainketa pertsonalizatua

  • Sistema honen bidez, txartelarekin edo txarteleko saldoarekin egindako erosketa bat atzera daiteke hileko likidazioa baino geroago, baldin eta erosketa 50 € edo gehiagokoa bada. Kuoten zenbatekoa kopuru finko bat izango da (kapitala eta interesak barne dituena) eta hautatutako epearen araberakoa izango da: gutxienez 7 kuota eta gehienez 36. Pertsonalizatutako ordainketak hilabete bakoitzeko azken egun baliodunean likidatzen dira. 

    Ordainketa pertsonalizatua interesekin 

    Kreditu txartela jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik urteko komisioa: 43 € (1) 

    ITN: urteko %18. 

    Kreditu-txartela jaulkitzea eta mantentzea doan da lehenengo urtean, 1.500 €-ko mugarekin

    Balizko kreditu-muga 1.500 eurokoa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 12 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, hau ordainduko duzu:

    • lehenengo kuota 65,93 €-koa izango da; interesak eta kreditu-txartel bat jaulkitzeagatik eta mantentzeagatiko komisioa (43 €) hartzen ditu barne soilik.
    • Hurrengo 11 kuotak 148,94 eurokoak izango dira bakoitza.

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 1.704,27 € izango da, eta UTBa, berriz, %25,87.

    Ordainketa pertsonalizatua komisioarekin

    Kreditu txartela jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik urteko komisioa: 43 € (1) 

    Atzerapen komisioa: geroratutako kopuruaren % 2,9, % 3,6, % 4,3 edo % 5, aukeratutako epearen arabera, 3, 4, 5 edo 6 hilabetetan. 

    Kreditu-txartela jaulkitzea eta mantentzea doan da lehenengo urtean, 1.500 €-ko mugarekin

    Hemen zehazten dira ordainketa pertsonalizatuko adibideak, 3 eta 6 hilabete arteko komisioarekin, gehieneko eta gutxieneko UTBarekin. Kasu guztietan ITNa % 0 da. 

    Balizko kreditu-muga 1.500 eurokoa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 6 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, hau ordainduko duzu: 

    Lehen kuota 368 eurokoa izango da, eta barne dago kapitalari dagokion zatia, atzeratzeagatiko komisioa (finantzatutako zenbatekoaren % 5) eta kreditu-txartel bat jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik urteko komisioaren guztizko zenbatekoa, hots, 43 €.

    Hurrengo 5 kuotak 250 eurokoak izango dira bakoitza.

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 1.618,00 € da eta UTBa, berriz, % 31,96.

    Balizko kreditu-muga 1.500 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 3 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, jakitera ematen dizugu zenbat ordainduko duzun: 

    Lehenengo kuota 586,50 eurokoa izango da, eta barnean hartuko ditu kapitalari dagokion zatia, geroratzea kudeatzeko komisioa (finantzatutako kopuruaren % 2,9), eta txartela igorri eta mantentzeko urteko komisioaren guztizko zenbatekoa (hau da, 43 €). 

    Hurrengo 2 kuotak 500 eurokoak izango dira bakoitza. 

    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 1.586,50 € da eta UTBa, berriz, 41,99%. 

    Ez bazenu ordaindu behar kreditu txartela jaulkitzearen eta mantentzearen urteko komisioa, 3 hilabetetan 1.543,50 € ordaindu beharko duzu guztira, eta UTBa, berriz, %19,23 izango da. 

    Sistema hau eskatu den likidazio jakin bakoitzari aplikatzen zaio berariaz.