Visa Platinum Banca Personal kreditu-txartela
Bidaietan gozatzeko txartel ezin hobea
- Komisiorik gabe Espainiatik kanpo.
- Bidaietako laguntza asegurua.
- 1.250.000 €-rainoko istripu-asegurua.
Txartel hau kontratatzea interesatzen bazaizu, jarri harremanetan zure gestorearekin.
Gehitu pribilegioak bidaiatzeko duzun erari
Gozatu zure bidaiaz eta egon lasai guztiaz arduratzen den txartelari esker, komisiorik gabe.
- 1.250.000 €-ra arteko istripu-asegurua.
- Bidaiako laguntza-asegurua.
- Kutxazaineko lapurreten aurkako asegurua, 600 €-ra arteko kalte-ordainarekin gertakari bakoitzarengatik, gehienezko zenbatekoa 1.200 € izanik txartel eta urteko.
- Komisiorik gabe dibisa-trukeagatik eta dirua atzerrian ateratzeagatik. Kontuan izan kutxazainak bere komisioak aplika ditzakeela, eta hori ez dagoela BBVAren esku.
Eta une bakoitzaz gozatzeko abantailak
Malgutasuna zure ordainketetan
Kutxazainak Espainia osoan
Segurtasunik handiena zure txartelean
- Jakinarazpen bat bidaltzen dizugu hura erabiltzen den bakoitzean, eta, zerbait susmagarria ikusten baduzu, berehala blokea dezakezu.
- Zure txartela ez baduzu aurkitzen, app-etik aldi baterako itzali eta bertsio digital bat sortu ahal izango duzu, zeure mugikorraren bidez ordaintzen jarraitzeko.
Horrelako txartel baten bila ari zara?
Txartel hau kontratatzea interesatzen bazaizu, jarri harremanetan zure gestorearekin
Ordaindu zure erosketak zure erritmora
-
Ordainketa pertsonalizatua
Ordainketa pertsonalizatuarekin, txartelarekin edo txartelaren hileroko likidazioaren ordainagiriarekin egindako edozein erosketaren ordainketa zatika egin dezakezu, betiere 50 €-koa edo hortik gorakoa bada.
Hileko kuoten zenbatekoa kopuru finko bat izango da (kapitala eta interesak barne dituena interesak dituen ordainketa pertsonalizatua bada, eta kapitala barne duena komisioa duen ordainketa pertsonalizatu bat bada), eta hautatutako epearen araberakoa, gutxienez 3 hilabete eta gehienez 36 hilabete izango delarik. Kopuru hori hilabete bakoitzaren 5ean kargatuko da.
Lehen kuota ezberdina da bi kasuetan:
- Interesak dituen ordainketa pertsonalizatuaren kasuan, soilik interesak txertatzen dira.
- Komisioa duen ordainketa pertsonalizatuaren kasuan, geroratze-komisioa baino ez du barne hartzen.
Behin txartela kontrataturik denean, bai BBVAren app-ean bai bbva.es webgunean kalkula dezakezu zein izango litzatekeen zure hileko kuota aukeratzen duzun epearen arabera.
Ordainketa pertsonalizatua interesekin ordaintzeko adibidea:
- ITN: %10,20 urtean.
- Kredituaren muga: 1.500 €.
Platinum kreditu-txartela kontratatzen duzu 1.500 €-ko mugarekin. Egun horretan bertan, esaterako 2026ko martxoaren 8an, zenbateko bereko erosketa bat egiten duzu eta 12 hilabetetan zatikatzea aukeratzen duzu. Hau da ordaindu beharko duzuna.
- Lehenengo kuota 9,64 €-koa izango da, interesak bakarrik barne.
- Hurrengo 11 kuota 143,42 €-koak izango dira.
- Guztira 1.587,26 € ordainduko dira eta UTBa %10,66koa izango da.
Ordainketa pertsonalizatuaren adibidea komisioarekin:
- Atzerapen komisioa: Finantzatutako zenbatekoaren %2,25, %2,81, %3,27 edo %3,75, hain zuzen, aukeratutako 3, 4, 5 edo 6 hilabeteko epearen arabera.
- Kredituaren muga 1.500 €.
Jarraian zehazten dira ordainketa pertsonalizatuaren adibideak, 3 eta 6 hilabete arteko komisioarekin. Kasu guztietan, ITNa %0 da.
Platinum txartela kontratatzen duzu, 1.500 €-ko mugarekin. Egun horretan bertan, esaterako 2026ko martxoaren 8an, zenbateko bereko erosketa bat egiten duzu eta 6 hilabetetan zatikatzea aukeratzen duzu. Hau da ordaindu beharko duzuna.
- Lehenengo kuota 56,25 €-koa izango da, eta gerorapena kudeatzeko komisioa baino ez du barne hartuko, hau da, finantzatutako zenbatekoaren %3,75.
- Hurrengo 6 kuotak 250 €-koak izango dira, eta bakoitzak kapitala bakarrik hartuko du.
- Guztira 1.556,25€ ordainduko dira, eta UTBa %11,31 izango da.
Erosketa 5 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe da ordaindu beharko duzuna:
- Lehen kuota 49,05 €-koa izango da, eta barne hartuko ditu kapitalari dagokion zatia eta geroratzea kudeatzeagatiko komisioa, hots, finantzatutako zenbatekoaren %3,27.
- Hurrengo 5 kuotak 300 €-koak izango dira, eta bakoitzak kapitala bakarrik hartuko du.
- Guztira 1.549,05 € ordainduko dira eta UTBa %11,14 izango da.
Erosketa 4 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe da ordaindu beharko duzuna:
- Lehen kuota 42,15 €-koa izango da, eta barne hartuko ditu kapitalari dagokion zatia eta geroratzea kudeatzeagatiko komisioa, hots, finantzatutako zenbatekoaren %2,81.
- Hurrengo 4 kuotak 375 €-koak izango dira, eta bakoitzak kapitala bakarrik hartuko du.
- Guztira 1.542,15 € ordainduko dira eta UTBa %11,02 izango da.
Erosketa 3 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe da ordaindu beharko duzuna:
- Lehen kuota 33,75 €-koa izango da, eta barne hartuko ditu kapitalari dagokion zatia, geroratzea kudeatzeagatiko komisioa, hots, finantzatutako zenbatekoaren %2,25.
- Hurrengo 3 kuotak 500 €-koak izango dira, eta bakoitzak kapitala bakarrik hartuko du.
- Guztira 1.533,75 € ordainduko dira eta UTBa %10,38 izango da.
Sistema hau eskatu den likidazio zehatz bakoitzari aplikatzen zaio berariaz.
Visa Platinum BBVA kreditu-txartelerako emandako kreditu-muga 1.500 € baino gehiago edo gutxiago izan daiteke.
-
Atzeratutako ordainketa
Geroratutako revolving ordainketarekin, zure txarteleko gastuaren kuota finko bat ordaindu dezakezu hilero. Ordaintzeko modu horrek interesak ditu.
- ITN: %15 urtean.
- Kredituaren muga: 1.500 €. Txartel hau ezin da kontratatu 1.500 €-ko kreditu mugarekin, hori baino handiagoa edo txikiagoa izan beharko da.
Hileko kuotaren likidazio-data hilabetearen azken laneguna da. Hurrengo hilabetearen 5ean hileko zenbateko finko bat ordainduko duzu, kapitala, interesak eta komisioak barne dituena.
Gutxieneko hileko zenbatekoa 30 € da, eta hortik gorako edozein kopuru aukera dezakezu.
Aukeratutako kuota, lehenik eta behin, adostutako interesak eta gastuak ordaintzera zuzentzen da eta, bigarrenik, eskuragarri jartzen ari zaren kreditua edo saldoa amortizatzera. Hori dela eta, erabilitako kreditua arrazoizko epean ordaintzea ahalbidetuko duen kuota bat aukeratzea gomendatzen dugu.
Behin txartela kontrataturik denean, bai BBVAren app-ean bai bbva.es webgunean kalkula dezakezu amortizazio epea aukeratu izan duzun ordaintzeko eraren arabera, eta guztira ordaindu beharreko interesak ere, baldin baleude.
Espainiako Bankuaren revolving txartelen simulatzailea ere erabil dezakezu kalkulatzeko zure txartelaren gutxi gorabeherako kuota edo aukeratutako gastu eta ordainketa moduaren arabera hori ordaintzea amaituko duzun data.
Gogoratu zure txartelaren ordainketa modua nahi duzunean alda dezakezula.
Kouta finkoa duen revolving ordainketa geroratuaren adibidea
Adibide hau banku zerbitzu eta produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzeari buruzko EHA/1718/2010 Aginduak eskatzen duenarekin bat egiten da. Horren baldintzek ez dute zertan bat etorri kontratuarenarekin.
Urtean % 15eko interes-tasarekin 1.500 €-ko erosketa egiten baduzu eta hilean 41,75 €-ko kuota finkoa ordaintzea aukeratzen baduzu, honako hauek ordaindu beharko dituzu:
- 41,75 €-ko hileko 48 kuota.
- Ordaindu beharreko zenbatekoa, guztira, 2.004 € izango da, eta UTBa %16,12.
GARRANTZITSUA: Platinum kreditu-txartelaren likidazio-sistemarekin, ezin da beti kreditua hileko 48 kuota konstantetan amortizatu, amortizatu beharreko gutxieneko zenbatekoa erabilitako saldoaren %3 baita. Horrek esan nahi du hilabete bakoitzean hurrengo kantitateetako handiena ordainduko duzula:
- Kapitalak, interesek eta komisioek osatuta aukeratutako kuota.
- Edo likidazio aurretik xedatutako saldoaren %3 gehi aldiko interesak eta komisioak.
Txartel hori kontratatzen baduzu eta egun berean, adibidez 2026ko martxoaren 8an, 1.500 euroko erosketa bat egiten baduzu eta hilaren 5ean 35 euroko kuota bat ordaintzea erabakitzen baduzu, 48 hilabetetan ordaindu beharreko zenbatekoa, % 5eko ITNa aplikatuta, 1.936,35 eurokoa izango litzateke. UTBa %15,95 izango da.
Txartelaren jaulkipen eta mantentzeagatiko komisioa
-
Lehenengo urteko kuota doan. Bigarren urtean 70 €, baldintza bereziengatik kuota salbuesteko aukerarekin Banku Pertsonalaren bezero izateagatik. Kontsultatu zure kudeatzailearekin.
Jada badakizu dena Platinum txartelari buruz
Txartel hau kontratatzea interesatzen bazaizu, jarri harremanetan zure gestorearekin
Zalantzarik ba al duzu?
Likidazio aldia hilabeteko lehen lanegunean hasten da eta azken lanegunean amaitzen da. Azken egun horretan (30ean edo 31n) sortzen da zure kreditu txartelarekin aldi horretan egindako ordainketen likidazioari dagokion ordainagiria.
Ordainagiria hurrengo hilabetearen 5ean zordunduko da kontuan.
Zatikatutako ordainketak hilabetearen azken egun baliodunean likidatzen dira. Egun horretan (30ean edo 31n), likidazioari dagokion ordainagiria sortzen da, kontuan zordunduko dena. Likidazio aldia hilabeteko lehen lanegunean hasten da eta azken lanegunean amaitzen da. Hurrengo hilabetearen 5ean
Kreditu-txartel konpletoenak
-
Platinum
Premium txartela, zure eguneroko ordainketak egiteko eta lasaiago bidaiatzeko pentsatutako estaldura eta zerbitzuekin.
- 1.250.000 €-rainoko istripu-asegurua.
- Laguntza-asegurua bidaian zehar eta kutxazainetako lapurreta asegurua.
- % 0ko komisioa atzerrian.
-
Infinite
Txartelik esklusiboena, zure bidaietarako estaldura eta zerbitzu esklusiboekin.
- 1.500.000 €-rainoko istripu-asegurua.
- Aseguru gehigarriak eta concierge zerbitzua.
- VIP esperientziak bidaietan eta % 0ko komisioa atzerrian.