2025eko Errentaren eta Ondarearen gaineko Zerga
Beste urte batez, apirilak Errenta eta Ondare Kanpaina hasiera dakarkigu. Kanpaina datorren ekainaren 25ean amaituko da Araban, ekainaren 30ean Bizkaian eta uztailaren 2an Gipuzkoan.
Aurreko urteetan bezala, kanpaina dela eta, Boletín Fiscal hau prestatu dugu, aitorpenak egiteko kontuan hartu beharreko alderdirik garrantzitsuenak laburbiltzen dituena.
Azkenik, aukera baliatu nahi dugu gogoratzeko metatze-produktuek, adibidez, inbertsio-produktuek, oso eraginkorrak izaten jarraitzen dutela finantza-inbertsioak kudeatzeko, PFEZren ordainketa atzeratzea ahalbidetzen baitute, eta lagundu egiten dute OZ tributazioa murrizten, PFEZ-OZren baterako tributazioaren muga aplikatzeagatik.
Finean, Errenta eta Ondare aitorpenak egiteko unea iritsi da. Une hori baliatu daiteke ikuspegi fiskal batetik eraginkorragoa izan daitekeen inbertsio motari buruz hausnartzeko, zerga horien tributazioa optimizatze aldera.
Jesús Muñoz García
Ondare-plangintzaren zuzendaria
BBVAren banku pribatua