Online kreditu-txartel bat nola eskatu

Azaldu egingo dizugu nola eska dezakezun kreditu-txartela internet bidez.
Internetek bezeroak euren bankuarekin erlazionatzeko era aldatu du, eta finantzazio eta kreditu lineak lortzeko era ere: orain dela urte batzuk hauek offine eran edo era presentzialean lortzeko asteak behar ziren. Orain interneten bidez galdeketa-orri labur bat egitea eta dokumentu batzuk atxikitzea baino ez da, egun batzuen buruan, berme eta abantaila guztiak dituen kreditu-txartelaz gozatu ahal izateko.
Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.

Kreditu-txartel bat online eskatzea prozesu erraza da. Horretarako, eskatzaileak bere datu pertsonal eta finantzarioak eman behar ditu, eta baita banketxearen baldintzak bete ere.

Kreditu-txartel bat lortu ahal izateko ohikoenak diren baldintzak hauek dira:

  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • Diru-sarrera minimo batzuk izatea.
Txartel baten ematea banketxe bakoitzak egiten duen ikerketaren menpe dago, eta bakoitzak arrisku eta bideragarritasun irizpide propioak ditu. Aldizkako diru-sarrerak izatea, hauen ematera lagunduko dizu.

Kreditu-txartel baten emateak zenbateko denbora eskatzen du?

Kontratatu nahi den kreditu-txartela aukeratutakoan, datu pertsonal guztiak bete eta ordainketa mota aukeratu eta gero, bankuak eskaeraren ikerketa-prozesua gauzatuko du. Prozesu hau ez da egun batzuk baino gehiago atzeratzen, eskatzaileak bere eskaera onartua izan den ala ez jakingo duen epea.
Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.
Azkenean banketxeak kreditu-txartela eman badizu, hau egun gutxi batzuetara helduko zaizu zure etxera eta, bereizita, aktibazio kode bat txartela heldu beharko zaizu bezeroak baino ezin duela erabili bermatzeko.
CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.