Atzerriko ikasleentzako osasun asegurua, nahitaezkoa da?

Ezin duzu saihestu zerbait gertatzea, baina saihes dezakezu hori garestia ez izatea.

Egin beharreko galdera ez da derrigorrezkoa den, beharrezkoa den baizik. Espainiatik kanpo mugituko bazara ikasteko edo enpresetan praktikak egiteko, gomendagarria da eta kasu askotan, beharrezkoa da atzerrirako ikasleentzako aseguru medikoa kontratatzea. Herrialde gehienetan ez da derrigorrezko baldintza aseguru-medikoa izatea horietan sartzeko; baina salbuespenak daude eta onena da horiek zeintzuk diren kontsultatzea. 

Europar Batasunak emandako datuen arabera, 2017an Espainiako 40 mila unibertsitario inguruk Erasmus beka bat izan zuten, ikasteko edo praktikak egiteko; eta zifra handitu egingo da kontuan hartzen badugu epe laburreko iraupeneko ikastaroak egiteko lekualdatzen diren gazte-kopurua.

Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Dibertsio aseguratua

Beste herrialde bat, kultura bat, hizkuntza bat ezagutzea, beste nazionalitate batzuetako lagunak egitea eta nazioarteko ingurune batean ikastea pisuzko arrazoiak dira denboraldi bat zure herrialdetik at igarotzeko. 

Esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatu eta gozatzeko, ez dugu ahaztu behar alderdi garrantzitsuenetako bat: osasuna. Bidaiatu aurretik, onena da ongi informatzea lekualdatuko zaren herrialdearen osasun-sistemaren egoera eta funtzionamenduaren inguruan, eta kontratazea zure egoerara egokitzen den ikasleentzako nazioarteko aseguru medikoa.

Orokorrean, ikasleentzako aseguruak 10 eta 35 urte arteko gazteei bideratuta daude zeinak haien herrialdetik kanpora mugitzen diren ikasteko edo praktikak burutzeko. Hurrengoak dira barne hartzen diren estaldura nagusietako batzuk: 

  • Osasun-laguntza. 
  • Gastu medikoak, kirurgikoak, farmazia eta ospitaleratze gastuak. 
  • Ebakuazioa eta aberriratzea. 
  • Susperraldiarengatiko gastuak. 
  • Ospitalerako lekualdaketak. 
  • Sendagaien bidalketa. 
  • Laguntzaile baten lekualdatzea ospitaleratzeagatik. 

Aseguratzaileek larrialdietako telefono-zenbakia eman ohi dute bezeroentzat, bertara deitzeko atzerriko egonaldian zehar istripu edo gaixotasun kasuan. 

Estaldura medikoez gain, ikasleentzako aseguru horiek eskaini egiten dute kalte-ordaina klaseak galtzeagatik, matrikula galtzeagatik, guraso baten heriotzarengatik edo istripu-asegurua.

Europa barruan edo Europatik kanpo?

  • Europar Batasunaren barruko herrialde batera bidaiatzen baduzu 

Europako Osasun-txartela eska dezakezu estaldura medikoa izateko Batasuneko herrialde guztietan. Kontuan izan Europako Osasun-txartelak ez dizula bermatzen erabat doakoa den osasun-arreta. Kasu batzuetan, agian unean ordaindu beharko duzu kopurua, nahiz eta geroago itzuli egingo zaizun. 

Ez ahaztu Europako Osasun-txartelak ahalbidetu egingo dizula itundutako zentro jakinetara bertaratzea, eta gainera, ez da arduratuko aberriratze, anbulantzia edo zentrora gaixoaren lekualdatzeagatiko gastuez. 

Horregatik, eta lasai bidaia dezazun, gomendagarria da aipatutako beharrak zein lekualdaketan eta helmugako herrialdeko egonaldian zehar sor daitezkeen beste batzuk estaliko dituen bidaia aseguruarekin egitea. 

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.
  • Europatik kanpo bidaiatzen baduzu 

Gomendagarria da kontratatzea bidaiako osasun-aseguruak kapital aseguratuarekin zenbateko handiko osasun-gastuetarako. Normalean, estaldurak eskaintzen dituzte, hala nola, gaixotasun, larrialdi, istripu eta aberriratzea. Garrantzitsua da ongi egiaztatzea ikasketak egingo dituzun zentroak agindutako gutxieneko estaldurak. 

Kontuan izan beharreko beste funtsezko alderdia da kapital aseguratua. Gomendatzen dugu kapital handia kontratatzea ordaindu behar ez izateko diferentzia arreta mediko edo sanitarioa eskatzen duen edozein ezbehar sufritzeko kasuan. 

Ameriketako Estatu Batuetara bazoaz ikastera, gomendagarria da izatea zure egonaldi osoa estaliko duen aseguru medikoa. Herrialde honetan, osasuna oso garestia da eta edozein larrialdik diru-ordainketa handia suposa dezake. Esaterako, kontsulta mediko batek 140 euro baino gehiago balio ditu eta ospitaleratze-gau batek 9.000 euro inguru balio ditu. 

Gomendagarria da arretaz aztertzea aukera guztiak eta aukeratzea hoberen aseguratzen zaituen hori atzerriko zure egonaldian zehar sor daitekeen edozein larrialdi motaren aurrean. 

Dagoeneko BBVA Más Salud asegurua baduzu, ez ahaztu ikasleen osagarria kontratatzea; horrek barne hartzen du estaldura medikoa larrialdi edo bat-bateko gaixotasun kasuan, aberriratzea, ikasleentzako estaldura espezifikoarekin batera 1.000 €-ra arteko kalte-ordainarekin klase edo matrikularen galerarengatik istripu edo gaixotasun kasuetan, bidai berri baten ordainketa aberriratze kasuan eta istripu-asegurua heriotza edo baliaezintasun iraunkor kasuetan. 

Osagarri horren kostua 40 €-koa da hilean asegurudun bakoitzeko eta Europarako, edo 70 € hilean asegurudun bakoitzeko, gainerako tokietan, eta horiek gehitu egingo dira zure polizaren ordainagiri nagusira. 

Baldin badakizu atzerrirako ikasleentzako zein aseguru mediko behar duzun, prest zaude lasaitasun osoarekin bidaiatzeko eta esperientzia ahalik eta gehien gozatzeko.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.