Banku-kudeaketak jaraunspen edo heriotza kasuetan

Jaraunspen edo heriotza bada zer urrats eta bankuko gestio egin behar diren oinordekoei laguntzeko gida

BBVAn badakigu zaila izan daitekeela jaraunspena bideratzea. Laguntzeko, gida bat prestatu dugu, eta, bertan, prozesua osatzeko egin behar diren gestioei buruzko informazio praktikoa eta xehatua bildu dugu.

Horrez gainera, testamentuetan espezialistak direnez osatutako talde bat jartzen dizugu eskura, arreta eman eta sor dakizuken edozein zalantza argitzeko. Kanal hauen bidez eta ordutegi hauetan jar zaitezke taldearekin harremanetan:

  • Harremanerako datuak emateko dokumentu honen 10. orrian aurkituko duzun agiria bidaliz, posta elektroniko helbide honetara: atencionherederos@bbva.com.
  • Arreta ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara.

Ea gida hori erabilgarri zaizun.

Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Egin behar ditudan urratsak

1. Posizio-ziurtagiriaren eskabidea, posizioen egungo egoera eta kontuen mugimenduak.

2. Egiaztapena. Eskatzaileak/Oinordekoak oinordekoak identifikatzeko beharrezkoa den dokumentazioa entregatzea:

  • Heriotza ziurtagiria.
  • Azken nahien ziurtagiria.
  • Testamentua edo nabaritasun akta.

3. Posizio-ziurtagiriaren jaulkipena, egungo posizioen egoera eta kontuen mugimenduak.

4. Izapide eskabidea. Enkargu oharra sinatutakoan hasi ahal izango du bideratze prozesua interesdunak.

5. Herentziaren esleipena. Eskatzaileak/Oinordekoak adjudikaziorako beharrezkoa den dokumentazioa entregatzea:

  • Jaraunspena onartzeko eta adjudikatzeko dokumentu publikoa, edo jaraunspena banatzeko dokumentu pribatua.
  • Oinordetzen gaineko zergaren likidazioa eta ordainketa gutuna, zergaren salbuespena edo preskripzioa.
  • Oinordekoen argibide gehigarriak.
  • Hala badagokio, titularkideen jarraibideak.

6. Exekuzioa eta banaketa. BBVAk aurreko puntuan ekarritako dokumentazioaren arabera banatzen eta esleitzen ditu ondasunak.

Behar izan ditzakedan dokumentuak

Enkargu oharra

  • Zer da: Dokumentu horren bidez, interesdunak adierazten du testamentu epaiketako espedientea bideratzen hasi nahi duela.
  • Nola lortzen da: BBVAren edozein bulegotan; eskatzen denean bertan sina dezake interesdunak.

Hitzez hitzeko heriotza ziurtagiria

  • Zer da: BBVAri heriotza gertatu izana egiaztatzeko dokumentu ofiziala. Hitzez hitzeko ziurtagiria izan behar du.
  • Nola lortzen da:
    • Heriotza gertatu den tokiko erregistro zibilera joan behar da, ziurtagiria eskatu duen pertsonaren NAN aurkeztu, eta hildakoaren izen-abizenak eta noiz eta non hil den adierazi.
    • Gutuna bidali behar da Erregistro Zibilera, ziurtagiria zer helbidetara eta noren izenean bidali behar den adierazi, eta eskaeran ziurtagiria eskatu duen pertsonaren izen-abizenak eta NAN zenbakia idatzi, baita hildakoaren izen-abizenak eta non eta noiz hil den ere.
    • Justizia Ministerioaren webgunean eska daiteke, erregistro zibil informatizatua erabiliz gero.

Azken nahien ziurtagiria

  • Zer da: norbaitek testamentua egin duen ala ez eta, hala bada, zer notarioren aurrean egin duen egiaztatzen duen dokumentua. Horrela, oinordekoek notario horrengana jo ahal izango dute, eta testamentuaren kopia baimendua lortu.
  • Nola lortzen da: heriotza gertatu eta gutxienez 15 egun baliodun pasatutakoan, 790 zerga ereduaren bidez. Hemen lor daiteke 790 eredua:
    • Justizia Ministerioaren lurralde kudeatzailetzetan edo Espainia osoko erregistro zibiletan.
    • Justizia Ministerioaren webgunean
    • Madrilgo Herritarrentzako Arreta Bulego Nagusian.

BBVAren edozein bulegotan ordain daiteke 790 ereduko tasa, eta toki hauetako batean aurkez daiteke:

  • Justizia Ministerioaren lurralde kudeatzailetzetan edo Madrilgo Herritarrentzako Arreta Bulego Nagusian.
  • Hona bidali behar da eskaera: Azken Nahien Erregistro Orokorra, Justizia Ministerioa (Plaza de Jacinto Benavente 3. 28012 Madrid). 790 ereduko laukietan adierazitako helbidera bidaliko da ziurtagiria.
  • Erabiltzaile ziurtagiri elektronikoa izanez gero, Justizia Ministerioaren webgunean.

Heriotza gertatzean indarrean dauden heriotzaren estaldurarako aseguru kontratuen ziurtagiria aseguru etxeei eskatzeko ere balio du 790 ereduak.

Testamentua eta oinordekoen nabaritasun akta

  • Zer da: Hildakoak ondasunak zertarako erabiltzea nahi lukeen adierazten duen dokumentu ofiziala da testamentua; bertan, oinordekoak edo legatu-hartzaileak izendatzen dira, eta haietako bakoitzari jaraunspenaren zer zati dagokion adierazi. Hildakoak testamenturik egiletsi ez bazuen, nabaritasun akta behar izango da; bertan ere jasota daude nor izango diren oinordekoak.
  • Nola lortzen da: hildakoak testamentua egiletsi bazuen, oinordekoek azken testamentuaren kopia baimendua eskatuko dute hura egiletsi zen notariotzan. Hildakoak testamentua egiletsi ez bazuen, haren ordez nabaritasun akta behar izango da, hildakoak Espainian izan duen azken helbideari dagokion notarioak emana.

Posizioen ziurtagiriak, posizioen egungo egoera eta kontuetako mugimenduak

  • Zer dira:
    • Posizioen ziurtagiria. Hildakoak BBVAn zituen produktu guztiak biltzen ditu, heriotza gertatu zen datako saldoekin.
    • Posizioen egungo egoera. Produktu berberak biltzen ditu, oinordekoen eskaera egin zen datako saldoekin.
    • Kontuetako mugimenduak. Posizioen ziurtagirian jasotako kontuetan azken urtean izan diren mugimenduak biltzen ditu.
  • Nola lortzen da: testamentu epaiketetan aditu denaren bidez eska ditzakezu, gida honetan dagoen eskaera dokumentua beteta. Gida honetan dituzu, baita ere, adituarekin harremanetan jartzeko datuak; bestela, BBVAren edozein bulegotara jo dezakezu. Hala ere, BBVAk mugimenduak eman ahal izateko, eskatzaileak bere burua identifikatu behar du, eta heriotza ziurtagiria, azken nahien ziurtagiria eta testamendua edo nabaritasun akta aurkeztu. Seme-alabak edo ezkontide alarguna badaude, nahikoa izango da heriotza ziurtagiria eta familia liburua ekartzea.
  • Posizioen ziurtagiria: dagokion autonomia erkidegoko zerga bilketako erakundean oinordetzen gaineko zerga likidatzeko aukera ematen du.
  • Posizioen egungo egoerari buruzko dokumentua: BBVAn dauden ondasun guztiak banatzeko aukera ematen du, 6. zenbakian adierazitako moduan.
  • Kontuetako mugimenduei buruzko dokumentua: helbideratzeak, aldizkako intsuldaketak eta bestelako aginduak mantentzeari buruzko jarraibideak emateko aukera ematen du. Kontrakorik esan ezean, ez da jarraibiderik emango heriotza ziurtatzen denetik aurrera.
Erdiko bannerra Komisiorik gabe Erdiko bannerra Komisiorik gabe

0 € komisioetan zure kontu eta txartelagatik.

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Kontuan hartu beharreko alderdiak

Hildakoa mailegu edo kredituren baten titularra bada, BBVAk titularra ordeztea onartu beharko du, eta zordunaren subrogazio gisa bideratuko da (hau da, zordunaren aldaketa gisa); horretarako, BBVAren bulego batera joan beharko da, eta, bertan, informazio gehiago emango da.

Jabetza osoa (erabateko jabetza) bitan bana daiteke: gozamena eta jabetza soila. Gozamendunak gozamenari dagozkion saldoen emaitzak eta errentak jasotzeko eskubidea du (interesak, dibidenduak, etab.). Jabe soilak saldoen titular izaten jarraituko du, baina ez ditu haren emaitzak eta errentak jasotzen. Arazo operatiboak saihesteko, jabetza soila eta gozamena eskudiru bihurtzea gomendatzen dizugu.

Indarreko zerga araudiaren arabera, zerga ondorioetarako, gozamena baloratzeko arau hau aplikatzen da:

  • Gozamenaren balorazioa = 89 – gozamendunaren adina kausatzailearen heriotza gertatzean = gozamenaren helburu den saldoari aplikatu beharreko jabetza osoaren % (gutxienez % 10 eta gehienez % 70).
  • Jabetza soilaren balorazioa = 100 – gozamenaren balorazioa. Adjudikaziodunek balorazio irizpide hau erabili ahal izango dute nork bere buruari adjudikatzen dion eskudiruzko zenbatekoa kalkulatzeko, edo, bestela, beste zenbateko batzuk adierazteko.

Interesdunek bankuan indibisoan dauden produktuak adjudikatzen badizkiote beren buruari jaraunspena adjudikatzeko eta banatzeko dokumentuan (eta nahiz eta adjudikazioan portzentaje zehatzak adierazi), produktu berriak interesdun horien guztien izenean irekiko dira, eta interesdun guztiak titularkide gisa agertuko dira. Produktuak erabiltzeko erregimenari dagokionez, oinordekoek ezarriko dute kontratuak sinatzen direnean. Interesdunek nahiago badute banako adjudikazioa (ez baterakoa), idatziz eskatu behar dute, data jarrita eta guztien sinadura bilduta.

Ondasunak hainbat titular baditu, tartean oinordekoak ez direnak, haiei inbentariatuta ez dagoen zatia dagokie oinordetzaz. Hori dela eta, oinordekoei ondasunak gordailutu aurretik, oinordeko ez direnek idazki bat sinatu behar dute; bertan adieraziko dute ados daudela jaraunspenari dagokion portzentajearekin, eta jarraibideak eman titularkide gisa dagozkien ondasunak gordailutzeko.

Kasu jakin batzuetan, agian beharrezkoa izango da argibide gehiago eskatzea gida honetan zehaztutako dokumentazioan jasotakoez gain (saldoan aldeak badaude, ordaintzeke dauden saldoak banatu behar badira…).

CTA Egin zaitez bezero CTA Egin zaitez bezero
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak