Robert Swartz

Irakaslea eta filosofoa

"Eskolan ikasten denaren % 90k ez du eragiten ikasleen bizitzan bertatik irteten direnean"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Ikasle guztiek dute talentua, gauza garrantzitsuenetako bat da gauzak haien kabuz bilatzen ikastea da, izugarri garrantzitsua da hori. Eta guztiek ikas dezakete hori egiten. Ikerketak erakusten du eskolan ikasten dugunaren % 92 eta % 95 artean ez duela eragiten ikasleen bizitzan behin hori uzten dutenean. Eta jakina, mundu guztiak orain aldaketa eskatzen duenean, gauzak aldatu behar ditugu baina, nola egin dezakegu?

Irakaslearen azalpenera bideratuta eta memorizazioan oinarrituta dago hezkuntza tradizionala. Eredu horretan ikasleek ikasi egin behar dute irakaslea esaten ari dena, gogoratu eta erantzun egin behar dute azterketa batean. Hori ere pentsamendua da. Baina gauzak memorizatzen ikastea pentsamendu modu oso mugatua da. Horrek esan nahi du ikaskuntzak azalekoa izaten amaitzen duela. Badakizu, adibidez, ikasleei galdetzen badiezu, adibidez, zein datetan gertatu zen Frantziako Iraultza... Hain zuzen, ikasi egin dute Frantziako Iraultzaren data. Baina ikasi al dute benetan zertan zetzan iraultza hori?

Egunero hartzen ditugu erabakiak, arazoak konpontzen ditugu, iragarpenak egiten ditugu, jendeak ematen digun informazioa aukeratzen dugu eta erabakitzen dugu onartzen dugun edo sinesten dugun eta horren arabera jarduten dugu. Beste batzuetan zerbait gertatzen da eta bilatu egin behar dugu zerk eragin zuen nola argitu erabakitzeko. Gauza horiek egiten ditugu egunero. Alderatu eta egiaztatu egiten dugu informazioa eta gehienetan jendeak ez ditu arrazoibide horiek egoki egiten. Ez dituzte aintzakotzat hartzen gauza batzuk eta ondorio arinak ateratzen dituzte. Gu saiatzen gara ikasleak laguntzen modu trebeagoan nola pentsatu ikas dezaten, arreta handiagoarekin, funtsean hobeto pentsa dezaten.

Eskolan ez diegu irakasten ikasleei erabaki onak hartzen. Irakasleek ez dute egiten. Baina ez egiteak ez du esan nahi ikasleek ez dituztela erabakiak hartzen. Esan nahi du erabakiak hartzen ikasten dutela haien errealitatea eta "haien mundua" kontuan hartuz. Eta gehien eragiten diena da publizitatea. Eta zerbait saldu nahi dizuten gauzen irudiak erakusten dituzte publizitatean. Dituzten onura guztiak azaltzen dizkizute, eta horren itxura ona du, hurrengoa esaten duzula: “Nahi dut!”.

"Gurasoei irakatsi behar zaie haien seme-alabak pentsatzen lagun ditzaten eta haien erreferente bilaka daitezen"

Egun haurrek interneterako sarrera dute, orain dela 20 urte ez zuten zerbait zoragarria da. Orain berehala lor dezakete informazioa eta ikasle askok egiten dutena da Googlen zerbait bilatzea, eta horrek askotariko emaitzak emango dizkie. Eta horietako batean sartzean haiek kopiatuko duten informazioa emango die eta eskolara eramango dute pentsatuz hori dela ikasi dutena. Ez dute pentsatzen kopiatu duten hori egiazkoa den edo ez, erreala den. Oso garrantzitsua da ikasleei laguntzea behatzen eta epaitzen ikasten. Kritikoki pentsa dezaten lortu duten informazioaren inguruan eta berezko iritzia izaten informazioa onargarria eta fidagarria izan daitekeen. Hori gertatzen denean, askoz oinarri sendoagoa dute haien pentsamenduan eta eskuratzen duten informazioa ona da.

Uste dut pentsamenduan oinarritutako ikaskuntzarekin irakasten duten eskolek aukera dutela estrategia horiek gurasoei erakusteko. Eta hori galderetan aplikatzen da, esaterako, zer galdera erantzuten saiatu nahi duzu ondorio batera iritsi aurretik? Ez atera ondorio arinak, pentsatu arretaz. Horrela laguntzen ditugu haurrak. Gurasoak ere lagun ditzakegu nola egin ikas dezaten, etxean erreferentzia bilaka daitezen. Gurasoak beti izango dira, ez dute behar pentsamenduan oinarritutako ikaskuntza hori lortzeko. Guraso askok haien seme-alabak nerabeak direnean edo eskola uzten dutenean hurrengoa esaten dute: "Ez ahaztu pentsatzea egingo duzunaren ondorioak".

Ekintza soziala da arrazoitzea. Gehiengoak jendearekin elkar eragiten dugu, lekuren batera bagoaz eta bizilagun batek esaten badigu kale batetik gidatzeko obrak daudelako, informazioa onartzen duzu eta ideia desberdina bururatzen zaizu zure helmugara iristeko. Uste dut ez dela lotsa bakarrik, baizik eta iseka ere badela, XX. mendearen gehiengoan, eskoletan ikasleak norbanako bakartu gisa tratatu izana. Bere banakotasunean ardaztu dira. Egiten ari zirena partekatu nahi ez zuten ikasleak genituen, lehiakortasun handia zegoen, zeinek lortuko zuen notarik altuena, etab. Eta hori guztia honen guztiaren aurka doa zeren lan bat lortzen dutenean ikusiko dute taldean egiten dela lan, eta taldeek jakin egin behar dute nola banatu lana, nola partekatu ideiak, nola garatu kideen ideiak...

Biografia
Filosofian doktorea eta irakaslea Massachusettseko Unibertsitatean. "Pentsamenduan oinarritutako ikaskuntza" metodoaren egilea. Bere filosofiak defendatu egiten du sustatzea arrazoibide kritikoa, kooperazioa, erabakiak era autonomoan hartzea eta sormena eskolan.