Mario Alonso Puig

Kirurgialaria eta idazlea 

«Gizaki guztiek ahalmena eta bikaintasuna dute beren baitan, eta aukerak sortu behar ditugu horiek azaleratu ahal izateko»

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Hezkuntza interesatzen zait, gizakiak benetan barnean duena azaleratzeko interesa dudalako. Ez dut uste inorri kaskarkeria gustatzen zaionik, uste dut gizaki orok handitasuna duela gustuko, eta handitasuna ez du kulturak definitzen. Gure berezko izateak definitzen duen gauza da handitasuna. Hezkuntza hitzak, erroan, "barnetik atera" esan nahi du, hau da, ez gara bete behar diren lauki hutsak, baizik eta piztu beharreko suak gara.

Gizaki guztiek dute ahalmena, gizaki guztiengan aurki daiteke bikaintasuna, eta abaguneak sortzeko prest egon behar dugu, gizakiok egiaz beti izan duguna erakutsi ahal izateko, horretarako aukerarik ikusi ezean guztiok ez dugulako erakutsiko.

Motibazioak bultzatzen gaitu ekintzara, eta badira kultura guztietan aurki daitezkeen sei motibazio, gure izaeraren eta kultura ingurunearen batura direnak. Lehena ingurune seguruetan egotearen motibazioa da, gertatzen dena kontrolatu ahal izatearena, zapaltzen dugun lurra lur egonkorra dela jakitearena. Bigarrena aitortuak sentitzearen motibazioa da, baloratuak sentitzearena, estatus jakin bat izatearena. Hirugarrena taldeko kide izatearena da. Laugarren motibazioa erronkarekiko motibazioa da, desafioari. Bosgarren motibazioa sinestearena, hobetzearena eta aurreratzearena da, eta seigarrena beste pertsonen ongizatean laguntzea da, helburuak dituen bizitza izatea.

Guztiok dugu talentua bilatzeko, konektatzeko eta gora egiten laguntzeko erantzukizuna. Talentua bereziki ongi egiten dakizun zerbaitek markatzen du, baina zuretzat horren naturala da inoiz ez diozula garrantziarik eman. Nire esperientziak urteetan zehar erakutsi dit bakoitzak bilatu behar duela talentua beretzat naturala den horretan, izan ere, talentuak beti aztarna uzten du, beti adierazten da eta gauza batzuk garrantzirik gabekoak direla irudi dakizkiguke. Oso garrantzitsua da begiratzea gizaki oro oso baliotsu gisa ikusten duzuna begiratzen duzun moduan.

«Hezkuntzaren gakoa maitatzea eta sinestea da: haurra maite baduzu, zure esku dagoen guztia egingo duzu aurrera atera dadin»

Bizitza honetan, maitasuna dago oinarrian. Batera zauden pertsona horiek maitatzea, zure burua maitatzea, bizitza maitatzea, natura maitatzea, aurrerapena maitatzea, ongizatea maitatzea, maitatzea da. Izan ere, zuk haur bat maite baduzu, ahal duzun guztia egingo duzu aurrera atera dadin laguntzeko. Uste dut batzuetan asko zailtzen ditugula gauzak, uste dut benetan baliotsua izugarri erraza dela, eta uste dut lau printzipio erabili behar direla, pertsonak maitatzea, horiengan sinestea, baloratzea eta indartzea; guztiak funtzionatzen dugu, horiek aplikatzen baditugu. Ez baditugu maitatzen, ez badugu horiengan sinesten, ez baditugu baloratzen edo indartzen, beste istorio bat izango dugu.

Norbaitek ez badaki bere aldartea menderatzen, egun batean ezer ez egiteko gogorik gabe altxa eta gogo-aldarte hori menderatu ezin badu, edo egun batean haserre egon eta haserrea modu onuragarri eta egokian bideratzen ez badaki, edo beldurra badu eta ezin badu gainditu beldur hori, zaila da norbait hori bizitzan aurrera ateratzea. Besteak ulertzen ez dakien pertsona bat, gatazkak argitzen ez dakiena, zaila izango du bizitzan aurrera egitea. Bi adimen horiek ez dira existitzen adimen-kozientearen testean, beste batzuk existitzen ez diren moduan, musika-adimena, adimen kinestesikoa, naturista, espirituala, ez daude. Ikusita zentzu zabalean arrakasta eta bizitzaren artean, agian berriz definitu behar da zer den arrakasta, eta adimen-kozientea, ikus daiteke, hain zuzen, arrakasta izan duten pertsonen ehuneko handiarentzat, arrakasta hori ezin zaiola egotzi haien adimen-kozientearen testari. Hori zoragarria da, ez baitu ezeztatzen adimen-kozientea ez denik garrantzitsua, adimenaren gure kontzeptua zabaldu egiten du. Profil anitzak behar ditugu, indioilar bat ez da arrano beltza baino hobea edo okerragoa. Seme-alaba batek sentitzen duenean baliotsua dela, adimena duela, besteak prozesatzeko duen modutik desberdina duela, bere autoestimua ez da kaltetzen. Izan ere autoestimua gakoa da, azkenean, erronkei aurre egiteko gure ahalmenak edo ahalmen ezak kasu gehienetan, ez duelako zerikusirik mundu errealarekin, adimenaren munduarekin du zerikusi guztia. Horiek haien bidea aurkitzen amaituko dute, baina ez dute haien bidea aurkituko aurkitzeko gai ez direla sinesten badute.

Zaila da haurrek gurasoengandik ausardia ikastea; izan ere, batzuetan haiek gehiegi babestera jotzen dugu, haiei zerbait gertatzeko beldur, haiek sufritzeko beldur, gaizki pasatzeko beldur gaudelako, hainbeste maite ditugunez. Ulertu behar da normala dela gure seme-alabek kolpeak hartzea, normala dela gure seme-alabek frustrazioak izatea eta nomala dela mina sentitzea, bestela ez baitago hazkunderik, eta batzuetan beso artean izaten ditugu, ezer gerta ez dakien, ez dezaten sufritu... Hiru gauza egin beharko lirateke: lehenbizi balioztatu egin behar ditugu; bigarren erronkak jarri behar dizkiegu, garrantzitsua da erronkak jartzea hazi daitezen; eta hirugarrena laguntzea da, hau da, askotan ez daitezen bakarrik sentitu erronkan zehar. Erronka batzuek benetan gizaki ororentzat eta haur batzuentzat beldurgarriak dira. Errealitatea eta mundu erreala askoz ere onberagoa da adimenaren mundua baino. Beldurra ez dugu ikusi behar aurkari bat bezala, baizik eta hazteko ezinbestekoa den laguna bezala.

Biografia
Kirurgia orokorreko eta digestio aparatuko espezialista, New Yorkeko Zientzia Akademiako eta Zientziaren Aurrerapenerako Estatubatuar Elkarteko kidea da. Hurrengo liburu arrakastatsuen egilea: "Madera de líder", "Vivir es un asunto urgente" eta "Reinventarse: tu segunda oportunidad”. Alonso Puigek defendatzen du "inoiz ez dela inor galdutzat jo behar" gizaki ororen barruan handitasuna existitzen delako.