Marina Subirats

Soziologoa

"Androzentrikoa ez den kultura eraiki behar da"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Pentsamoldeak aldatzeko jakin behar dugun lehenengo gauza da gaur egun dugun arazo nagusia baita, pertsonak, emakume eta gizonek konturatu egin behar dutela ez dela normala androzentrismoa. Ez dela normala bi sexu desberdin existitzen diren gizartean guztia gizonen arabera pentsatuta izatea eta normaltzat hartzen dugula gizonak izatea agintzen dutenak, gizonak izatea xedatzen dutenak, idazten dutenak, azken finean, mundu publikoa hartzen dutenak eta emakumeak bere etxean daudela. Hori iraganeko kontua da. Etorkizunean eta orainaldian erabat aldatu behar dugu eta ikusi egin behar dugu normala ez dela.

Guztiz beharrezkoa da berdintasunaren aldeko hezkuntza ikasgai izatea. Baina ez da nahikoa. Arazoa ez da ezagutza gisa lortzen dugun guztia. Espanian eskola mistoa exititu denez geroztik, 80. hamarkadatik aurrera orokortu zena, Espainian emakumeok aurrerapausu aparta eman dugu hezkuntza mailei dagokienez. Eta egun gizonen goitik gaude unibertsitateko lizentziaturei dagokienez, esaterako. Beraz, liburuetan eta irakasgaietan ikasi behar denari dagokionez, irakasgaietan, emakumeak ondo daude horretan. Baina beste mezu sorta oso bat dago eta ez gara horietaz ohartzen. Mezu horiek jaiotzeko momentuan hasten dira. Esaten denean: "Mutila da" edo "Neska da", munduan agertu berri den haurtxoaren gain aurreikuspen sorta oso bat ari dira proiektatzen, jarrera ereduak, emango zaizkion aginduak, desberdinak izango direnak mutil edo neska izan. Beraz, aldatu beharrekoa hori da, mezu horiek. Horien aurrean haurtxoak ezin du defendatu iritsi berria delako eta ez dakielako nolakoa den mundua.

"Ez da normala bi sexuko gizarte batean guztia gizonen arabera pentsatuta egotea"

Hezkuntza mailan dago desberdintasuna. Orain emakume gehiago izan behar genituzke enpresen goi-karguetan, hori gizartearen hezkuntza maila errealari dagokiona izango bailitzateke. Etapa hori gainditu da. Desberdinagoa den etapa batean gaude orain. Generoen desagerpenaren eta kultura androgino baten eraikuntzarena. Androzentrikoa ez, androginoa. Hau da, batu egiten duena gizonei egozten zaien guztia eta emakumeei egozten zaien guztia. Eta mundu osoaren eskura jartzen duena. Eragiketa zaila da hori. Izan ere, milurtekoetan zehar sinistu da gizonena zen guztia garrantzitsuagoa zela. Emakumeak aurrera egin nahi dugunean, askeago izan nahi dugunean gizonezkoen jarrerak imitatzeko joera izaten dugu. Txarrena zera da, horrekin bat gizonek ez zuten egin esfortzurik guk egindako guztia ikasteko.

Mundu tradizionalean, jendeak irakurtzen eta idazten ez zekien garaietan, kultura eta bizitzarako arauak transmititu egiten ziren eta ipuinen bitartez transmititzen ziren, hein handi batean. Eta mundu tradizionalean oso argi zuten emakumeak eta gizonak erabat desberdinak zirela, paper desberdinak zituztela eta horrek jarraitu egin behar zuela. Beraz, emakumeak bere lekuan jartzeko balio zuten ipuinek. Hau da, zu ez zara biziko printze batek musu ematen ez dizun arte.

Gizonei ireki egin behar zaie emakumezkoen mundua. Baina hori posible izan dadin, lehenik beste zerbait egin behar da, guk balioa eman behar diogu. Gu ez bagara lehenak balio ematen, orduan nola emango diote haiek? Baina mundu hori ez da erakutsi behar emakumezkoen funtsa gisa, emakumeak horrelakoak direla... Gizatasunaren berezko zerbait da, aparteko aberastasuna. Eta horrek ahalbidetu egiten digu bizitzea, gozatzea, disfrutatzea, gure bizitzari zentzua ematea, eta nahi dugu gizonek ere horri zentzua ematea, orain debekatuta dutelako hein handi batean.

Biografia
Soziologiako katedratiko emeritua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Marina Subirats feminismoaren eta hezkidetzaren erreferenteetako bat da. "Forjar un hombre, moldear una mujer" eta "Coeducación, apuesta por la libertad" liburuen egilea da eta soziologo horrek seguru hezkuntza eredua erabat berritzeko apustua egiten du.