Jimmy Wales

Wikipediaren sortzailea

"Nola ikasi ikastea, inoiz baino garrantzitsuagoa da orain".

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Wikipediaren ikuspegia hau da: imajina dezagun mundu bat, non planetako edonork aske eta doan eskuratu dezakeen giza jakintza guztia. Nire familiak garrantzia handia ematen zion hezkuntzari, eta horregatik izan da nire bizitzaren parte beti.

Hezkuntza-sistema tradizionalak oso garrantzitsua izaten jarraitzen du baina ez da aldatzen behar bezain azkar. Ikastetxera zoaz, graduatu egiten zara institutuan, unibertsitatera zoaz eta titulua lortzen duzu, gehiago sakontzen duzu eta masterra edo doktoretza egiten duzu. Guztia pautaz beteta dago, eta oso mekanika tradizionalei jarraitzen zaie, nahiz eta orain apur bat modernizatzen ari den. Gogoratzen ditut unibertsitateko klase batzuk non irakasle oso aspergarri bat zutik jartzen zen guztion aurrean eta irakasgaia irakurtzen zuen zuk apunteak hartzen zenituen bitartean. Irakasteko oso modu zentzugabea da, irakasle interesgarri eta dinamikoenak hartu eta bideo baten bidez irakasten dutenekin alderatuz gero. Hori ere jada zaharkitua dago. Baina bere klasean aspergarria zen irakaslea tutoretzetaz ardura liteke; horietara joan zintezke ulertu ez duzun gairen bati buruz hitz egitera, eta banan-banako hezkuntza hori oso garrantzitsua da, ez genuke baztertu behar, baina berrikusi egin behar genituzke beste praktika batzuk, hala nola, datu eta ariketa jakin batzuk ikasi behar izatearen ideai 40 urtez egongo zaren lanpostu bat lortu aurretik, hori jada ez da existitzen. Horren ordez, nola ikasten den ikasi behar duzu. Orain, inoiz baino garrantzitsuagoa da hezkuntza formalaren zati bat bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestakuntzara eman dadila.

Hezkuntza formala tradizionaletik abiatzen da. Ikaskuntza informala, ia-ia, gainerako guztia da. Eta forma oso anitzetan aurkez daiteke. Beharbada entzun duzu irratian Azerbaijanen zerbait izugarria gertatu dela eta hurrengoa pentsatzen duzu: "Azerbaijan badakit non dagoen gutxi gorabehera, baina ez dut larregi ezagutzen lekua, bilatu egin behar dut". Hori da ikaskuntza informala. Baliteke ez izatea helburu espezifikorik tituluei dagokienez, hazkunde profesionalari edo antzekoei dagokienez. Baina hori egiten duen jendea hiritar hobea bilakatzen da. Askoz hobeto ulertzen dute mundua eta arduratu egin dira zerbait ulertzeaz, hortaz Azerbaijani buruz zerbait entzuten duten hurrengoan arazoa ulertuko dute ikertu egin dutelako.

"Nahi duguna zera da: planeta honetako pertsona guztiek aske eta doan eskuratu ahal izatea giza jakintza guztia"

Informazio asko dago interneten, baina askotan antolatu gabe dago, beste batzuetan ez da zehatza, beste batzuetan oso manipulatuta dago... Wikipediaren funtzioetako bat da, batez ere gehiegizko informazioa dagoen herrialde garatuetan, horri zentzua ematen laguntzea. Oso garrantzitsua da Interneteko informazioa iragazteko tresnak edukitzea, informazio horrek zentzua izan dezan; izan ere, ez da berdina informazioa izatea eta jakintza izatea. Trebea izan behar duzu jasotzen duzun informazioaren kalitatea epaitzeko eta zure ezagutza zabalean integratzeko.

Irakurtzen duzuna irakurtzeko eta ulertzeko gai izatea eta hiztegi zabala edukitzea garrantzitsua da, oso gai desberdinei egin beharko diezulako aurre. Baina, horrez gain, gezurrei antzemateko gai izan behar dugu. Arrazoiketa logikoa egitea, gai izatea jasotzen duzun informazioa balioztatu eta epaitzeko interneten okerreko informazio asko baitago. Aipatu behar nukeen beste gauza bat dago, eta hori da batzuetan informazioa kalitatezkoa dela baina ez dela bateragarria nire ezagutza-mailarekin, eta ondorioz, ez dit onik egiten. Jendeak egiten dituen okerretako bat da orain kalitate oso oneko artikulu akademikoak aurki ditzakezula, adibidez, medikuntzakoak, non egindako ikerketa bati eta horren emaitzei buruz irakur dezakezun. Baina zaila da testuinguruan kokatzea. Ez baduzu gaia ezagutzen, hurrengoa esango duzu: "Beno, Harvard Journal of Medicinen dago, egia izango da".

Nire ustez, hezkuntzan oso garrantzitsua da lankidetza, hainbat arrazoi direla eta. Lehenengoa da munduan aurreratzen goazen heinean, ezagutza eta informazioan oinarritzen dela lana, eta oso gaitasun erabilgarria da lankidetza. Ez baduzu gaitasunik modu produktiboan beste pertsona batzuekin lan egiteko, kaltegarria izango da. Baina, gainera, zerbait egiaz ikasteko oso modu eraginkorra da. Zerbait ikasten saiatzen bada eta gauza bera ikasi nahi duten beste pertsona batzuekin lan egiten bada, galderak egiten badira, erronkak jarri eta horretan sakontzen badute, lan egiten dute eta batera erabakitzen dute askoz sakonagoa den ulermenera iristeko. Wikipedian lan egiten duen jende askok oso gustuko duten horri buruz horrenbeste ikasten dute kolaboratzaile desberdinekin zein iturri desberdinekin interakzioari esker eta modu berritzaileetan bereganatzen duten informazioa. Oso tresna boteretsua da ulertzen lagun gaitzan, beste pertsona batzuekin ideiak partekatzea. 5 urtez atiko batean giltzaperatuko bazina eta hipotesiak egingo bazenitu, idatziko bazenu eta antzeko gauzak egingo bazenitu, zure tesi handia aurkezteko mundu errealera irtetean litekeena da konturatzea, benetan, oso garrantzitsua eta funtsezkoa den zerbait ahaztu duzula eta horretaz ohartuko zinela lagunduta egon izan bazina. Horrek ez du esan nahi norbanakoa, kontzentrazio, ikuspegi eta ulermenari dagokionez ez denik garrantzitsua, garrantzitsua da. Baina ahal duzun modu gehienetan probatu behar duzu zure ezagutza eta mundua ulertzen saiatzen ari diren eta azkarrak diren beste pertsona batzuekin egitea oso teknika ona da.

Biografia
Wikipediaren, historiako online lankidetza-proiektu handienaren, sortzailea. Nazioarteko lankidetzako Asturias Printzesaren saria irabazi zuen 2015ean. Munduko eragin handieneko seigarren pertsona gisa izendatua izan da.