Strips

Errenta finkoko balio bat zatika daitekeen parte bakoitza da. Strip bat nagusitik dator (bonu baten itzulketaren balioa); gainerakoa, berriz, aldizkako kupoetatik. Strip bakoitza modu independentean negoziatzen da, zor publiko anotatuaren merkatuan. Horrela, errendimendu esplizitua duen titulu bat (bonua edo betebeharra) zero kupoiko balio-sorta batean bihurtzen da, errendimendu inplizitua duena. Segregazio prozesua itzulgarria da; beraz, strip guztiak berriro ere multzoka daitezke, hasierako balioan. Espainian badago modalitate honen pean jaulkitako zor publikoa; 1997tik geroztik, Estatuko bonuak eta betebeharrak "zatika" daitezke: bakoitzetik ateratzen dira jaso daitezkeen adina balio nahiz ordainketa (bat kupoi bakoitzeko eta beste bat nagusiagatik).