Auto asegurua

Aseguru honen bidez, ibilgailuarekin eta bertan doazenekin erlazionatutako arriskuak aseguratzen dira. Hartzaileak prima ordaindu beharko du. Horren ordez, istripua edo kaltea gertatzen bada, aseguratzaileak hartzen ditu bere gain gastuak, zenbateko bat ordaintzen du, edo beste prestazio batzuk eskaintzen ditu, polizan kontratatutako estalduren arabera.

Legeak aseguratutako autoa erabiltzearen eta zirkulatzearen erantzukizun zibila gutxienez estaltzen duen asegurua kontratatzera behartzen du.

Hauek dira auto aseguruen modalitate ohikoenak:

  • Hirugarrenen aurreko asegurua: nahitaezko gutxienekoa da. Hirugarrenen aurrean gidariak duen erantzukizun zibila estaltzen du.
  • Arrisku anitzeko asegurua: edozer kalte gertatuz gero ibilgailua erabat babesten du.
  • Frankizia duen asegurua: Autoan kalterik izanez gero, hartzaileak edo aseguratuak ordaintzen du konponketaren zati bat, eta aseguratzaileak, berriz, beste zatia.

Zer da auto asegurua?

Honek ere interesatu zaitzake

  • Utziguzu zu zaintzen BBVA Osasun Aseguruarekin. Gozatu osasun-laguntza oso batez profesional onenen eskutik.
  • Babesa zuretzat eta familiarentzat, gaixotasuna edo heriotza gertatuz gero. Aukeratu zuregana hobeto egokitzen den estaldura.
  • Neurrira eginiko aseguru honekin bermatu egingo duzu zure etxerako babesa: ordaindu behar duzunarengatik bakarrik.
  • Aseguru honen bidez, istripuetan motoari eta bidaiariei eragindako kalteak estaltzen dira. Aukeratu zuregana hoberen egokitzen den modalitatea.
  • Zure autorako estaldura handienetako bat. Barne hartzen ditu kristalen haustura, lapurreta edo sutea, kalte propioak eta guztizko galera.