Oinarrizko puntua

% 1eko ehunena da; hau da,% 0,01. Interes tasetako aldaketak adierazteko erabiltzen da (oinarrizko puntuak gehitu edo kendu egiten zaizkio erreferentzia tasari): adibidez, tasak % 2tik % 2,25era igarotzen badira, oinarrizko 25 puntu handitu direla esan ohi da.