Arrisku-prima

Arrisku-prima, herrialde-arrisku gisa ere ezagutua, bi herrialde desberdinen zorrarengatik ordaintzen den interesen arteko diferentzia da. Zor hori, edo zor publikoa, herrialde batek finantzatzeko eskatzen duen diru gisa defini daiteke, eta edozein mailegurekin gertatzen den moduan, lurralde bakoitzeko ekonomiak sortzen duen konfiantzagatik baldintzatutako interes jakin batzuk barne hartzen ditu.

Arrisku-primaren balorea finkatzeko alderatu egiten dira epealdi berdinean beti erreferentziatzat hartzen den arriskurik gabeko herrialde baten zor publikoaren interesa eta bere aktiboek arrisku handiagoa duten herrialde bateko zor publikoaren interesa. Diferentzia hori oinarrizko puntutan neurtzen da (oinarrizko puntu bat % 0,01en baliokidea da) eta beste modu batean esanda, zehaztu egiten du inbertitzaileek herrialde bati eskatzen dioten errentagarritasuna beste bati eskatzen diotenarekiko. Dirua uzteko zenbate eta segurtasun gehiago izan, interes gutxiago eskatzen dira.

Adibide batek kontzeptu horren funtzionamendua nabarmen argi dezake. Imagina dezagun "A" erreferentzia gisa erabiltzen den herrialdea dela gainontzeko herrialdeekin konparatzeko, hori baita zor publikoko interes txikienaz gozatzen duen herrialdea: % 1. Bere aldetik "B"-ren interesa daukagu, bere arrisku-prima kalkulatu nahi dugun beste herrialdea, eta hori % 3 da. Arrisku-prima bi ehunekoen arteko kenketa eginez eta emaitza bider ehun eginez lortzen da. Hortaz: % 3 - % 1 = % 2, hots oinarrizko 200 puntu, "B"-ren arrisku-prima da.

Kontzeptu teoriko eta subjektiboa

Garrantzitsua da arrisku-prima bere dualtasun horretatik heltzea. Alde batetik, ideia teoriko eta aritmetiko batetaz ari gara, izan ere, bere balorea bi aldagai numeriko kenduz lortzen da. Hala ere, ezinezkoa izango litzateke saihestea bere osagai subjektiboa, beti erabakigarria baita merkatu finantzarioetan eta konfiantzaren kontzeptuarekin zuzen lotuta dago. Herrialde baten zor publikoaren interesa gertaeretan oinarritzen da, baina baita subjektiboak diren balorazioetan ere, merkatuen etorkizunaren inguruko balioztatze eta aurreikuspenen ondorioz.

Eurogunean, arrisku-prima kalkulatzeko erreferentziatzat hartzen den herrialdea Alemania da, aktibo seguruenak dituena baita. Hortaz, Europar Batasuneko gainontzeko herrialdeetarako zifra aipatutako lurraldearen zor publikoko interesarekin egindako konparazioa izango da, nahiz eta erreferentziatzat hartzen den herrialdea denboran zehar alda daitekeen baldintzen arabera.

Hortaz, ez gara ari soilik zenbaki bati buruz hitz egiten, herrialde bakoitzaren aurrera egite finantzarioan eragina duen adierazle ekonomiko batetaz baizik. Zenbat eta handiagoa izan arrisku-prima zor publikoaren gainprezioa geroz eta handiagoa izango da eta, era berean, arrisku-primak finantzaketa lortzeko kostua baldintzatuko du. Azken batean, funtsezko tresna da ekonomia jakin batean inbertitzaileek duten konfiantza neurtzeko, eta era berean, bere balore eta joeraren arabera, herrialde baten garapen ekonomikoa indartu edo geldiaraz dezakeen elementua da.

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ez dago komisiorik edo baldintzarik abantaila horiek erabiltzeko.
    • 0 € kontua administratzeagatik eta mantentzeagatik.
    • 0 €-ko urteko kuota zordunketa txartelagatik.
    • Eta noski, zure nomina edo ordainagiriak helbideratu beharrik gabe.

    Doan, komisiorik, baldintzarik eta izapiderik gabe.

    Bezero berrientzat bakarrik.

  • 18 eta 29 urte arteko gazteentzat.
    • 0 € kontua administratzeagatik eta mantentzeagatik.
    • 0 €-ko urteko kuota zure zordunketa txartelean.
    • Nominaren beharrik gabe.

    Komisiorik gabe txartela hilean behin erabiliz gero (dirua ateratzeko, ordainketak egiteko, etab.).