Akordeoi eragiketa

Sozietate eragiketa berezi bat da, eta, haren bidez, aldi berean kapitala murrizten eta zabaltzen da, sozietatearen ekonomia saneatzeko asmoz. Lehenik eta behin, kapital soziala zerora murrizten da, edo gutxieneko legezko figuraren azpira, eta, aldi berean, gutxieneko zifra horren berdina edo handiagoa izatera zabaltzen. Ez da zertan iritsi murrizketaren aurreko bolumenera. Eragiketa horiek proiektu berri bati lotuta egon ohi dira; beraz, kapitalaren zifra erregistratutako galerei egokitu ondoren, baliabide finantzario berriak izatea espero da, zabalkuntzaren ondorioz.