Nasdaq

(National Association of Securities Dealers Automated Quotation) AEBko merkatu antolatu ez-ofiziala, Securities and Exchange Commision (SEC) batzordeak burtsa merkatutik kanpo egiten ziren transakzioei buruz egindako azterlanean oinarrituta sortua. Azterketa honen ostean, SEC Ipar Amerikako Elkarteen Finantza Bitartekarien Elkartera joan zen (NASD), eta hazkunde potentzial handiko profila duten enpresa txikietan merkatu espezializatua sortzeko agindua eman zion; hau da, normalean haien tamainagatik NYSEk onartzen ez zituen enpresetan. Ondorioz, 1971n Nasdaq jaio zen, sistema erabat informatizatu bat, zeina burtsa merkatu guztietan erreferentziako eredu bilakatu baitzen berehala.