Lock-up

Aldi horretan ezin dira egin eragiketa jakin batzuk. "Itxiera aldi" horien arrazoiak eta ezaugarriak aldatu egiten dira produktu motaren arabera. Adibidez, saltzeko eskaintza publikoetan (SEP) akziodun batzuek lock-up konpromisoa sina dezakete, eta, haren arabera, beren akzioak epe jakin batean gorde behar dituzte; helburua da jende artean errazago kokatzea, akziodun garrantzitsuren batek akzioak saltzea aukeratuz gero ziurgabetasuna desagerraraziko bailitzateke eta prezioak ez bailirateke jaitsiko. Inbertsio funtsen arloan, lock-up aldian ezin dira sartu partaide berriak edo inbertsio osagarriak egiten dira (hala gertatzen da inbertsio askeko funtsetan edo hedge funds deiturikoetan, liburuxkan hala ezarrita badago); itxieraren arrazoia da funtsa jada iritsiko zela kudeaketa eraginkorrerako egokia den ondare bolumena izatera eta, kudeatzailearen iritziz, hura handituz gero, parte-hartzaileentzako errentagarritasun itxaropen txikiagoa izan dezakeela.