Leasinga

Errentamendu eragiketa finantzarioa; haren bidez, leasing enpresa errentatzaile batek zuzenean erosten dio kapital ondasunen hornitzaile bati, ondasun hori bezero enpresa errentariari errentan lagatzeko, prezio jakin baten truke eta epe jakin baterako. Alokairu epearen amaieran erosteko aukera balia daitek hondar balio baten truke. Finantzaketa iturri honek abantaila fiskalak dakartza kontratuak egitean epea ondasunaren bizitza erabilgarriaren epe normala baino txikiagoa bada. Beraz, batzuetan, amortizazio bizkorra gertatzen da, kontratuetan hitzartutako hondar balioa oso txikia baita. Normalean, erosteko aukera erabiltzen da. Leasing mota desberdinak daude: leasing finantzarioa (errentatzailea finantza erakunde bat da) eta leasing operatiboa (errentatzailea fabrikatzailea edo banatzailea bera da).