Akziodunen batzar orokorrak

Sozietate bateko gobernu organo gorena; haietan, sozietateetako eta estatutuetako erabaki nagusiak hartzen dira, gehiengoz. Sozietate Anonimoen gaineko Legearen 93.etik 114.era bitarteko artikuluetan arautzen da. Haren eskumenak eta funtzionamendua Erabakiak hartzeko sozietateko erakundeak atalean jasota daude.