Standard&Poor’s 500 indizea

New Yorkeko burtsako indize bat da 1943an oinarria duena eta Standard & Poor's arrisku-kalifikazioko agentziak landua. Aipatutako burtsako 500 balore esanguratsuenez osatuta dago. Bere gainean negoziatzen dira geroko eta aukeren kontratuak Chicago Board of Trade-n (COBT).