Hipoteka

Hipotekak eskubide erreala dira. Ondasun higiezinak zergapetzen dituzte eta, normalean, haiek erosteko behar den finantziazioa lortzeko erabiltzen dira (nahiz eta ondasun higigarriak ere hipoteka daitezkeen). Hipoteka Jabetzaren Erregistroan inskribatzen da. Hizkera arruntean, hipoteka maileguaren sinonimo gisa erabiltzen da.

Edozein hipoteka mailegutan, mailegu-hartzaileen berme pertsonala eta higiezineko bermea daude; hau da, eskatzen duenaren baliabide ekonomikoak eta etxebizitza maileguaren bermearen parte dira.

Interes tasaren arabera, hiru hipoteka modalitate daude:

  • Interes-tasa aldakorreko hipoteka: Interes tasa honela osatzen da: erreferentziazko indizea (normalean euriborra) eta diferentzial finkoa. Kasu honetan, interes tasa 6 hilez behin berrikusi ohi da, erreferentziazko indizean izandako aldaketak islatzeko. Modalitate honekin, hileko kuota handiagoa izango da euriborra igotzean, eta txikiagoa, berriz, jaistean.
  • Interes-tasa finkoko hipoteka: Kasu honetan, hileko kuota eta interes tasa ez dira aldatuko maileguaren epealdi osoan zehar. Hilero kuota bera ordaintzen da, nahiz eta merkatuko interes tasak igo edo jaitsi. Interes tasa finkoko hipotekek daukaten interes tasa handiagoa izan ohi da, eta itzultzeko epea, berriz, laburragoa, interes tasa aldakorreko hipotekekin alderatuta.
  • Interes-tasa mistoko hipoteka: Interes tasa finkoa da maileguaren epealdi batean, eta aldakorra, berriz, bestean.

Zer da hipoteka bat?

Honek ere interesatu zaitzake