Kontratazioaren maiztasuna

Balore baten likidezia neurtzeko erabiltzen den adierazleetako bat da. Balore jakin bat merkatuan kotizatzen den egun kopurua da, merkatuak osotara dituen egun baliodunak kontuan hartuta. Ehunekotan adierazten da. Zenbat eta maiztasun handiago, eta likidezia gehiago.