Kutxako fluxua

(Diru-fluxua) Denbora-epealdi batean egindako kobratze eta ordainketen arteko diferentzia da, konpainia baten jardueraren ondoriozkoa (ez du bat egiten sortutako gastu eta diru-sarrerekin; horiek kontabilitate-moduan erregistra daitezke baina ez dute beti izaten berehalako isla diruzaintza-kontuan). Diru sarrera eta irteera horri "diruzaintza-fluxu" ere deitzen zaio. Enpresen analisi eta balorazioen arloan, bereizi egiten da kutxako fluxuko (zergen osteko irabaziak gehi amortizazioak) eta kutxa libreko fluxuko kontzeptuen artean. Azken hori lortzen da kutxako fluxuari enpresaren behar operatiboak artatzeko beharrezkoak diren inbertsioak kenduz, eta horrek osatzen du enpresaren likidezia eraginkorra.