EVA

(Economic Value Added) Akziodunari zer balio dakarkion neurtzeko adierazle bat da. Negozio horri edo negozio unitate horri lotutako aktiboak finantzatzeak dakarren kostuaren emaitza kendu ondoren negozioak edo negozio unitateak duen gehiegizko balioa dela esaten da. EVAren oinarria da emaitzaren neurri baten (mozkin operatibo garbia) eta kapital karguaren (kapital ekonomikoa x enpresaren kapital kostua) arteko aldea lortzea. Horrela, errendimendu ekonomikoaren eta errentagarritasun finantzarioaren araberako enpresaren kudeaketari buruzko adirazle bat lortzen da. Hau da, bai kudeatzailearen bai akziodunaren ikuspegiak kontuan hartuta.