Diluzioa

Enpresa baten zirkulazioko akzioen balore teknikoaren murrizketa, kapitala zabaltzen denean jaulkipen primarik gabe (hau da, batera edo merkatuko balioa baino prezio txikiagoan). Primarik ez izatean, sozietatearen erreserbak mantendu egiten dute zabalkuntza aurreko zenbateko bera, baina banatu egin behar dira akzio-kopuru handiagoaren artean, eta horregatik bere balore teknikoa murriztu egiten da. Efektu hori da akziodunei lehentasunezko harpidetza-eskubidea ematea justifikatzen duena.