Zero kupoiaren kurba

Konturako interes-tasak haien epemugekin erlazionatzen dituen kurba; adierazi egiten du epe bakoitzean merkatuak aginduko lukeen errentagarritasuna, arriskutik libre dagoen aktibora. Kredituko arriskurik gabeko tresnetatik abiatuz (zor publikoa) lantzen da; horiek deskontura edo zero kupoiarekin jaulkita daude, eta modu horretan agregatuaren iraupenak bat egiten du epeetako bakoitzarekin (hortaz, ez da existitzen prezio edo berrinbertsioko arriskurik).