Aukeraren kontratua

Normalizatutako kontratu horren bidez, erosleak eskubidea eskuratzen du, baina ez betebeharra, erosteko (CALL) edo saltzeko (PUT) azpiko aktiboa adostutako prezioan (ariketako prezioa) etorkizuneko data batean (likidazio-data). Aipatutako kontratu hori erabil daiteke soilik epemuga-datan (estilo europearreko aukera) edo epemuga-data baino lehenagoko edozein unetan (estilo amerikarreko aukera), kontratu bakoitzaren Baldintza orokorrek ezartzen dutenaren arabera. Aukerako kontratuaren saltzaileak behartuta dago azpiko aktiboa saltzera epemuga-datan erosleak aukeraren ariketa agintzen badu. Horren truke, prima jasotzen du saltzaileak. Kontratuaren likidazioa diferentzien bidez egin daitekenez, erosteko eta saltzeko betebeharra ordezkatu egin daiteke kasu horretan diferentzia bidezko likidazioa betetzeko betebeharrarengatik.