Gerokoen kontratua

Eperako normalizatutako kontratua; horren bidez, eroslea behartutako dago azpiko aktiboa itundutako prezioan erostera (geroko prezioa) etorkizuneko data batean (likidazio-data). Kontrakontu gisa, saltzailea behartuta dago azpiko aktibo bera saltzera itundutako prezio berean (geroko prezioa) eta etorkizuneko data berean (likidazio-data). Aipatutako data horretara arte, edo itxiera-transakzioa egiten den arte, galdu-irabazien eguneko likidazioak egingo dira. Etorkizuneko datan azpiko aktiboa erosi eta saltzeko betebeharra ordezkatu egin daiteke diferentzien bidezko likidazioa betetzeko betebeharrarekin, aktiboa entregatu ezin daitekeen edo diferentzia bidezko entregatzea egin daitekeen kasuetan.