Kalifikazioa

Konpainia baten kaudimenaren balioztapena, espezializatutako erakundeak egina. Balioztapen hori rating-ean islatzen da, eta horrek inbertitzaileei aukera ematen die balioztatzeko jaulkipenen eta enpresaren beraren arriskua, oro har, bereiziz epe labur eta luzeko jaulkipenen artean. Kalifikazioa burutzeko letra batzuk erabiltzen dira: AAA-k gehienezko kaudimena esan nahi du eta C-k ez ordaintzearen arrisku altua esan nahi du. Muga horien artean letra batzuk existitzen dira eta kaudimen maila desberdinak adierazten dituzte.