Zero kupoieko bonua

Interesen aldizkako ordainketarik ez duen bonua, baizik eta horiek osotasunean jasoko dira amortizazioaren ordainketaren unean. Etekin inplizituko tituluak dira eta bere amortizazio- eta jaulkipen-baloreen arteko harremanean dago horien errentagarritasuna. Jaulkipenaren bizitzan zehar, bigarren mailako merkatuko kotizazioa handiagotu egingo da interes jarraituen zenbatekoan, eta modu horretan, amortizazio-unea iristean, bere baloreak amortizazio-balorera jotzen du.