Analisi teknikoa

Burtsako analisi-sistema, erabakiak hartzea erraztera bideratua. Funtsezko analisiaren aldean, ez ditu kontuan hartzen konpainietako barneko datuak edo adierazle makroekonomiko orokorrak, baizik eta oinarritu egiten da aztertutako aktiboaren prezioen segida historikoetan. Analisi horretarako oinarrizko tresna da chat edo grafikoa ("chart analisia" ere deitzen da), eta bertan aurkezten da prezioen segida historikoen eboluzioa; horren gainean trazatzen dira irudiak eta horiekin saiatu egiten da identifikatzen iraganeko portaeraren pauta bat, iragarri ahal izateko prezioen etorkizuneko eboluzioa.