Akzio erreskatagarria

Ez dira ohikoak merkatu espainiarrean. Sozietate jaulkitzaileak amortizatu edo erreskata ditzaketen akzioak horren, akziodunen edo bien eskaeraren bidez. Jaulkipen akordioetan zehazten dira erreskatearen ariketarako baldintzak. Erreskaterako eskubidea bakarrik jaulkitzaileak duen kasuan, hori ezingo da erabili akzioen jaulkipenetik hiru urte igaro arte. Erreskata daitezkeen akzioak osorik ordaindu beharko dira harpidetza unean.