Zer aseguru behar dut nazioarteko bidai baterako

Atzerrira bidaiatu behar duzu eta edozein ezustekoren aurrean ziurtatu egin nahi duzu? Orduan aztertu bidaiako aseguru bat kontratatzea lasaiago bidaiatzeko

Atzerrira bidaia prestatzen ari zara eta guztia aurreikusita izan nahi duzu? Bada, dibisak, garraioa, ostatuak edo txertoen gisako alderdi teknikoez gain, hurrengoa ere kontuan izan behar duzu: nazioarteko bidaiako asegurua. Atzerrian gauza asko gerta daitezke, eta asko bidaiatzen dutenek dakiten bezala, zuhur dabilena da abilena.

Eta aurreikusteko onena aseguru bat kontratatzea. Nazioarteko bidaiako aseguru on batek ez dizu soilik estaldura emango, horretaz gain, prestazio gehigarriak izango dituzu, maleten galera edo atzerapenak bezalako ezusteko posibleen aurrean. Ezagutu artikulu honetan horri dagozkion alderdi batzuk eta batez ere, erabaki behar duzun edo ez.

Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Osasuna munduan

Bidaiari ekin aurretik, kontuan hartu beharreko lehenengo gauza da ea, zer edo zer gertatzen bazaizu, beharrezko osasun prestazioak estalita izango dituzun. Hori, nahiko erraza da, galdera labur batekin erantzun daiteke: nora zoaz?

Europako Esparru Ekonomikoan zehar bidaiatzeko, Gizarte Segurantzako onuraduna bazara, Europako osasun txartela eska dezakezu, edo, bestela, behin-behineko ordezko ziurtagiri bat. Dokumentu horiekin, sarrera izango duzu larrialdi kasuetan, zauden herrialdeko hiritarrek jasotzen duten osasun-arreta berera. Hau da, zer edo zer gertatzen bazaizu Alemania edo Frantzian, zure Europako osasun-txartelarekin tratamendua jasoko duzu osasun publikoko edozein zentrotan. Baina kontuan izan funtsezko bi alderdi:

  • Eska ezazu ospitale publiko batera eraman zaitzatela. Europan, Espainian gertatzen den moduan, zentro pribatuak ere existitzen dira, eta TSEk ez dizkizu bertako tratamenduak estaliko.
  • Europako osasun txartelak ez du bilaketa eta erreskate ekintzen gasturik estaltzen, adibidez, Alpeetan mendi ibiliak egiten ari zarenean galtzen bazara. Erreskateak eragindako kostuak zure poltsikotik ordaindu beharko dituzu.

Lortzeko, kontserbatzeko eta estalduretarako baldintzei dagokionez zalantzarik baduzu, kontsulta dezakezu Gizarte Segurantzako webgunean

Eta Europatik kanpo bidaiatuko baduzu? Kasu horretan, neurri gehiago hartu beharko dituzu, baina agian dagoeneko zentzu horretan estalita izan ditzakezu osasun-gastuak; ba al duzu aseguru mediko pribatu edo kreditu-txartel indartsurik?

  • Aseguru mediko pribatuek, adibidez, BBVA Más Salud aseguruak, bermatu egiten diete asegurudunei larrialdiko osasun-arreta atzerrian izatea, baita Ameriketako Estatu Batuetara bidaiatzen badute ere.
  • BBVA Después Oro txartela edo goragokoa baduzu, eta bidaia harekin ordaintzen baduzu, ezbeharretarako eta bidaia laguntzako aseguru baten onuraduna izango zara besterik ordaindu gabe; aipatutako aseguru horrek edozein larrialdi estaliko dizu, bai zuri eta baita bidaian zurekin doan edonori ere.

Hala ere, osasuna al da guztia? Jakina ezetz! Garrantzitsuena izan arren, badaude garrantzi handiko beste gauza batzuk, bidaietan gerta daitezkeenak eta aurreikustea merezi dutenak.

Beste ustekabekoak

Nazioarteko bidaiako asegurua aukera ona izan daiteke hurrengo edozein egoeretan buruhausteak saihesteko:

  • Ekipajearekin zerikusia duten arazoak: ekipajea iristen ez bazaizu, galdu edo lapurtu egin dizutelako, berehalako kalte-ordaina jasoko duzu galdu zaizuna erosteko. Nazioarteko bidaiako aseguru on batek, galerez gain, garraioak eragindako kalte eta akats posibleak ere estaliko dizkizu.
  • Atzerapenak: zure lekualdatzean atzerapenak gertatzen badira, berreskuratu egonaldiak sortutako dirua.
  • Istripuak: istripuen kasuan, nazioarteko aseguru mediko on batek ez dizu soilik gastu mediko edo osasun-gastuak estaliko; horietaz gain, behar dituzun laguntza guztiak antolatuko ditu zuretzat: aholkularitzatik hasi eta itzultzeko lekualdatzeetara arte, zeinak gaixotasun kasuetan hegazkin edo helikoptero sanitario berezietan egin daitezken, horregatik ezer ordain beharrik gabe.
Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Noiz egin asegurua eta non?

Ikusi dugunaren arabera, nazioarteko bidai baterako behar dudan aseguru medikoa zein den galderari modu desberdinetan erantzun diezaiokegu. Europan zehar bidaiatuz gero, eta adibidez, larrialdi kasuetan zentro pribatuetan artatua izan nahi baduzu edo haien arrisku-mailagatik erreskatatzeko beharra izan dezaketen jarduerak antolatzen ari bazara, agian interesgarriena hurrengo bi aukeretakoren bat izan daiteke: osasun asegurua kontratatzea, edo zordunketa edo kreditu txartel batekin ordaintzea pentsatzea.

Atzerrian egindako bidaietara ere hedatu daitezke bi aukera horiek, baina hori bai, beti egiaztatu behar dituzu zure estaldurak. Ameriketako Estatu Batuak bezalako herrialdeak, esaterako, ez dira poliza estandarretan egoten, eta herrialde horretarako estaldura bere aldetik kontratatu behar da.

Baina, zure aseguruekin zinez zorrotza bazara, orduan bereizitako produktu bat erreserba dezakezu, adibidez BBVA bidaiako asegurua.

BBVA Bidaia asegurua

BBVA Bidaia Aseguruarekin, ez dituzu egon litezkeen gastu medikoak (6.000 € / 8.000 € munduko gainerakoan) edo lekualdaketa sanitarioak (mugarik gabe) soilik estaliko; horrez gain, zure ekipajea galtzen bada edo bidaia atzeratzen bada kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango duzu. Ekipajea galtzen (edo hondatzen) badizute, 600 €-ra arte eska ditzakezu (gehienez 60 € fardel bakoitzagatik) eta adibidez zure lekualdatzeak atzerapenak izaten baditu, egonaldiak sortu zizkizun kostuak ordaintzea eskatu ahal izango duzu, gehienez 200 €-ra arte. Eta hori guztia bidaia zein helbide mugarik gabe zure atzerriko egonaldiek ez badituzte 90 egunak gainditzen!

Nola kontratatu? Aseguru hori zure mugikor edo tabletetik eska dezakezu eta azkar eta erraz lor dezakezu bbva.es-en. Sartu besterik gabe zure datu pertsonalak, posta elektronikoko helbide bat eta telefono-zenbaki bat eta ezagutu unean ematen dizuten.

Zenbat balio du? Kontratatzen baduzu, ez diezu soilik beldurra galduko atzerapen edo ekipaje galerei, horretaz gain, ez duzu bere eraginik nabarituko zure finantza orokorretan: aseguruaren kostua euro batekoa da astean, hau da, 52 euro urtean. Ekipajea behin galtzearekin zure BBVA bidaiako asegurua konpentsatuko duzu!

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.